Edukira joan

Igela (aldizkaria)

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Igela: euskaldun heterodoxoen aldizkaria
Motasatirikoa
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
Argitaratze lekuaParis
Banaketa
Ekoizpen osoa6
Banatze-eremuaParis
Maiztasunahiruhilabetekaria
Historia
SortzaileaJon Mirande, Txomin Peillen, Joanes Peillen
ErredaktoreakAndima Ibinagabeitia, Nemesio Etxaniz, Jon Mirande, Joanes Peillen, Txomin Peillen, Etxahun
andima.armiarma.eus/igel/aurki.htm

Igela: euskaldun heterodoxoen aldizkaria 1962tik 1963ra Parisen Jon Mirandek, Joanes Peillenek eta Txomin Peillenek argitaratu zuten literatura aldizkari satiriko bat izan zen.

« Parisen maiz elkartzen ziren Jon Mirande eta Andima Ibinagabeitia erbesteratua literaturaz jarduteko, eta haiengana ere biltzen ziren batzuetan Peillen anaiak. Ibinagabeitia, ordea, Ameriketara joan zen 1954an Jokin Zaitegiri (eta Orixeri) Euzko Gogoa aldizkaria egiten laguntzera, eta Mirande goibel eta bakar samar geratu omen zen. 1962ko otsailean Txomin Peillenek Jon Miranderen adorea berpiztu zuen, Saint Germain boulevardeko 15.ean erredakzio bat ezarriz. Hantxe sortuko zuten "Igela - euskaldun heterodoxoen errebista": aldizkari satirikoa, "propaganda politiko eta erlijiozkorik gabea", hiruhilabetekari izateko asmotan. Pariseko zuberotar bukinista batek lagundu zien aldizkaria roneotipoz edo multikopiaz egiten, bigarren zenbakia lehenbailehen ager zezaten Ibinagabeitiak "dirulaguntza ederra" bidali zien Caracastik... eta berehala eskandalizatu ziren Euskal Herrian, Enbatakoak besteak beste. Kritikei aurre egin zieten Mirandek eta Peillenek, bereziki Igelaren 1962ko urriko alean. Igelak sei zenbaki argitaratu zituen 1963ko udazkena bitartean. »

[1] Ibinagabeitia Proiektua: Literatur Aldizkarien Gordailua

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]