Ibilgailu militar
Ibilgailu militarra motordun ibilgailua da, tropak, erregaia eta hornidura militarrak gudu-zelaira eramateko diseinatua, errepide asfaltatuetan eta asfaltatu gabeko lurrezko bideetan zehar. Hainbat herrialdek beren ibilgailu militarren modeloak egin dituzte, eta bakoitzak bere ezaugarri teknikoak ditu. Ibilgailu horiek egokiak dira armadak tokian bertan dituen beharrak asetzeko. Oro har, ibilgailu horiek osagai hauek dituzte: txasis bat, motor bat, transmisio bat, kabina bat, karga eta ekipoa jartzeko espazio bat, transmisio-ardatzak, esekidurak, direkzioa, hagunak, pneumatikoak, sistema elektrikoa, pneumatikoa eta hidraulikoa, motorra eta balaztak hozteko sistema bat. Ibilgailu horiek barne-errekuntzako motor batekin funtziona dezakete, edo gasoliozko motor batekin (diesel motorra), lau gurpiletako trakzioa duten ibilgailuak daude (4x4), sei gurpiletakoak (6x6), zortzi gurpiletakoak (8x8), hamar gurpiletakoak (10x10) eta baita hamabi gurpiletakoak ere (12x12).[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ www.armada.mde.es/ (Gaztelaniaz)