Ibaraki (prefektura)
Ibaraki prefektura 茨城県 | |||
---|---|---|---|
Japonia | |||
Ereserkia | |||
Ibaraki Kenmin no Uta (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Japonia | ||
ISO 3166-2 | JP-08 | ||
Hiriburua | Mito (Ibaraki) | ||
governor of Ibaraki Prefecture (en) | Masaru Hashimoto (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 36°20′30″N 140°26′49″E / 36.34172°N 140.44683°E | ||
Azalera | 6,095,69 km² | ||
Mugakideak | Chiba, Saitama, Tochigi eta Fukushima | ||
Punturik altuena | Mount Yamizo (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 2.862.372 (2021eko martxoaren 1a) −55.485 (2015) | ||
Dentsitatea | 486,24 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Kantō | ||
Uhartea | Honshu | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
pref.ibaraki.jp eta pref.ibaraki.jp… |
Ibaraki prefektura (japonieraz: 茨城県 Ibaraki-ken ) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da. Hiriburua Mito hiria da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibaraki prefekturaren lurraldea antzinako Hitachi probintzia izan zen. 1871n, probintzia desegin eta prefektura sortu zen.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugak: iparraldean Fukushima, ekialdean Ozeano Barea, hegoaldean Chiba, hego-mendebaldean Saitama eta mendebaldean Tochigi.
Prefekturaren iparraldea menditsua da, baina gainerakoa oso laua da, eta aintzira asko daude.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ibaraki prefekturako hiriak Kantō eskualdeko beste prefekturetakoekin konparatuta nahiko txikiak dira. Hona hemen handienak:
- Mito (hiriburua, 265.993 bizt.)
- Tsukuba (217.315 biztanle)
- Hitachi (189.956 bizt.)
- Hitachinaka (155.354 bizt.)
- Tsuchiura (144.399 bizt.)
- Koga (144.392 bizt.)
- Hiri guztiak:
Herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mito prefekturako erdigune administratiboa da eta merkataritzan oinarritutako ekonomia du. Tsukuba berriz prefekturako hiri industrial nagusia da. Ibarakiko industrian sektore hauek nabarmentzen dira: energiaren produkzioa (batez ere, energia nuklearra); doitasunezko makineria eta produktu kimikoak. Hitachi konpainia handia izen bereko hirian sortu zen.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kasama Inari santutegia
- Kashima santutegia
- Tokiwa santutegia (Mito)
- Tokugawa arte museoa (Mito)
- Kairaku-en lorategiak (Mito)
- Art Tower Mito
- Tsukuba mendia
- Kasumigaura aintzira
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Mito.
-
Tokiwa santutegia (Mito).
-
Kairaku-en lorategiak (Mito).