Hideki Tojo
Itxura
Hideki Tojo (Kyūjitai: 東條 英機; Shinjitai: 東条 英機; Tōjō Hideki; Tokio, 1884ko abenduaren 30a - ibidem, 1948ko abenduaren 23a) japoniar militarra eta estatu-gizona izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1941-1944 urteetan Japoniako agintari gorena izan zen. Estatu Batuen aurkako Pearl Harborreko erasoa agindu zuen (1941). Gerra galdu ondoren dimisioa eman zuen; Estatu Batuek gerrako hiltzailetzat hartu zutenez gero, atxilotu zuten, eta 1948. urteko abenduan hil zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.