Hosto-haizagailu
Itxura
Hosto-haizagailu | |
---|---|
garden tool (en) , makina, Haizagailua eta outdoor power equipment (en) | |
Hosto-haizagailua haizea botaz belar-sailak, bide-ertzak eta inguruak hostoz garbitzeko erabiltzen den makina motorduna da.[1] Hosto-haizagailuak motor elektrikoz edo gasolinaz osatuta egon daitezke. Gasolinaren eredu tradizionalak bi aldiko motorrak zituen, baina lau aldiko motorrekin ere fabrikatu dira. Hainbat hosto-haizagailu mota daude, batzuk eskuko erremintak, motozerra baten antzekoak, eta beste batzuk motxila bati konektatuta. Azken modelo hori ergonomikoagoa da luzaroan erabiltzeko. Unitate handiagoak daude orgatilatan muntatuta, baita propultsatzeko motor propioa dutenak ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Lorezaintza Hiztegia] [2019]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |