Krisi ekonomiko
Krisi ekonomikoa egoera ekonomiko orokorraren okertze nabarmena da, langabezia, BPG, errenta, inflazio eta beste aldagai makroekonomikoen bilakaera negatiboaren bitartez azalerazten dena. Krisi ekonomikoek eragin nabarmena dute gizartean, pobrezia areagotuz eta pertsona eta familien errenta eta kontsumo-ahalmena murriztuz; aldi berean, aldaketa politikoak eta, muturrean, sistema sozioekonomikoaren suntsipena ere ekar ditzake. Krisi ekonomikoen kausak anitzak izan daitezke: hondamendiak, gerrak, finantza-sistemaren desegokitasuna, espekulazioa edo sistema soziopolitikoaren jasanezintasun bera. Krisi ekonomikoak antzinatik gertatu dira, baina kapitalismoaren garapenarekin batera hartzen dute izaera errepikakor eta ziklikoa; ildo horretatik, marxismotik krisi ekonomikoak kapitalismoaren berezko ezaugarria direla baieztatzen da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |