Edukira joan

Kitarō

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kitarō

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak高橋 正則
JaiotzaToyohashi1953ko otsailaren 4a (71 urte)
Herrialdea Japonia
Hezkuntza
HeziketaQ11494310 Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, musika-moldatzailea, disko-ekoizlea, musikaria, soinu banda konpositorea, teklatu-jotzailea eta gitarra-jotzailea
Jasotako sariak
Genero artistikoaNew Age musika
ambient music (en) Itzuli
electronica (en) Itzuli
Musika instrumentuaelectronic keyboard (en) Itzuli
sintetizadorea
DiskoetxeaDomo Records (en) Itzuli

domomusicgroup.com…
IMDB: nm0003317 Allmovie: p97549
Facebook: Kitaro Twitter: Kitaronetwork MySpace: kitarojapan Youtube: UC_eQTR18f-kcgVj-S03RZhw Bandcamp: kitaro Spotify: 6CTNhXJKT6SdsQspUDIGiY iTunes: 2382005 Last fm: Kitaro Musicbrainz: f3d8c154-208d-4efa-b52d-7e9f16adcdae Songkick: 954938 Discogs: 76122 Allmusic: mn0000081017 Deezer: 10712 Edit the value on Wikidata

Kitarō (japonieraz: 喜多郎?) , Masanori Takahashi (japonieraz: 高橋 正則?) jaioa, (Toyohashi, 1953ko otsailaren 4) japoniar musikagilea da. New Age estiloko musika egiten du, Japoniako musika tradizionalarekin nahastua; Silk Road (1980, Zetaren bidea) du lanik ezagunena. Japoniako musikari nagusia da estilo horretan, eta Ipar Ameriketan eta Europan ere ezaguna da.

Ikasle garaian gitarra jotzen hasi zen, Otis Reddingen soularen eta Estatu Batuetako beste musikari batzuen bluesaren eraginpean. Lagun batzuekin Albatros taldea sortu zuen. Laster, tresna tekladuna hautatu zuen gitarra utzita, eta teklista gisa The Far East Family Band taldea sortu zuen. Taldearekin Europan zela, Klaus Schulze ezagutu zuen (Tangerine Dream taldekoa), eta harrezkero, sintetizadoreak jotzea erabaki zuen, bere herrialdeko teknologia aurreratua baliatuz. 1978an argitaratu zuen bere lehen diskoa, eta Silk Road (Zetaren bidea) 1980an, NHKren telesail baterako. Musikak arrakasta handia izan zuen, eta telebista-kateak bost urtez luzatu behar izan zuen telesail hura. Musika harekin hiru disko atera ziren, Estatu Batuetan India izenarekin argitaratu zirenak. 1982an Toei egin zuen, Qeen Milenia zientzia-fikziozko filmerako. 1986an Mendebaldean ezagutzen hasi zen. Estatu Batuetako Geffen diskoetxeak fitxatu zuen, eta konpainia horrekin Tenku argitaratu zuen. Urte horretan bertan New Age musika modan jartzen hasi zen, eta Kitaro hartu zen estilo horretako ordezkari nagusitzat. Geroago, Ten Years argitaratu zuen, eta 1987an, The Light of the Spirit, Mickey Hartekin batera. Hurrengo urtean arrakasta handiko jira bat egin zuen Estatu Batuetan, eta bertan bizi izan zen denboraldi batez. Ameriketako egonaldian bost aldiz izendatu zuten Grammy sarietarako; azkenik 2001an sari hori irabazi zuen Thinking of You albumarekin, ziur aski bere arrakasta handiena. Urrezko Globo bat ere irabazi zuen 1994an Heaven and Earth lanarekin. Jon Andersonekin lan egin zuen Dreamen (1992), eta Oliver Stone zinema-zuzendariarekin Heaven and Hell filmean (1993). Beste lan aipagarri batzuk: Astral Voyage; Full Moon Story; Silver Cloud; Toward the West; Cirque Ingenieux.

Diskografia:

  • 1978 - Ten Kai/Astral Voyage/Astral Voyager/Astral Trip
  • 1979 - From the Full Moon Story/Daichi
  • 1979 - Oasis
  • 1980 - Silk Road (a.k.a. The Soghdian Merchants on VHS)
  • 1980 - Silk Road II
  • 1980 - In Person/In Person Digital (Zuzenean)
  • 1980 - Silk Road Suite (The London Symphony Orchestrarekin Paul Buckmasterek zuzenduta)
  • 1981 - Silk Road III: Tunhuang/Tonko/Dunhuang
  • 1981 - Best of Kitaro vol 1
  • 1982 - World of Kitaro (The London Symphony Orchestrarekin Jeremy Lubbocek zuzenduta)
  • 1981 - Radio House Ginga
  • 1981 - Ki
  • 1982 - Utopia (Maxi 45rmp Picture Disc)
  • 1982 - Millennia/Queen Millennia
  • 1982 - Live at Budokan
  • 1982 - Angel Queen (Queen Millenia Movieren soinua - Ahotsa: Dara Sedaka)
  • 1983 - Silk Road IV: Tenjiku/India
  • 1983 - Portopia '81/Portpier Matsushita Kan (Noah's Ark-en sartutako singlea)
  • 1983 - Aura No Saiten
  • 1984 - Four Seasons of Qulity (promo EP 4 tracks)
  • 1984 - Silver Cloud/Cloud
  • 1984 - Caravan (Singlea - Ahotsa: Pages)
  • 1984 - Live in Asia/Asia Super Tour Live/Asia (Zuzenean)
  • 1986 - Towards the West/Endless Journey/Saihou: Journey of Silk Road
  • 1986 - Tenku
  • 1987 - The Light of the Spirit
  • 1988 - Ten Years/Best of Ten Years
  • 1990 - Kojiki
  • 1991 - Live in America
  • 1992 - Lady of Dreams (Jon Andersonekin)
  • 1992 - Dream (Jon Andersonekin)
  • 1993 - Heaven and Earth (jatorrizko grabazioa)
  • 1994 - Mandala
  • 1994 - Tokusen II (1.CD Grabazio onenak, 2.CD Osakan zuzenean)
  • 1995 - An Enchanted Evening (Zuzenean)
  • 1996 - Peace On Earth
  • 1996 - Kitaro World of Music (Yu-Xiao Guangek Kitaroren musika jotzen)
  • 1997 - Cirque Ingenieux (CD-ROM batekin)
  • 1998 - Gaia-Onbashira
  • 1998 - Noah´s Ark (bilduma - Japonian bakarrik zabalduta)
  • 1998 - Six Musical Portraits (musika onenak)
  • 1998 - Romantic Ballads
  • 1999 - Best of Kitaro 2.bolumena
  • 1999 - Thinking of You
  • 2000 - The Soong Sisters (jatorrizko grabazioa)
  • 2000 - The Essential Collection (Japonian bakarrik)
  • 2000 - Nile (Ancient albumean sartutako singlea)
  • 2001 - Ancient
  • 2001 - Endless Journey (musika onenak)
  • 2001 - Healing Forest (musika onenak)
  • 2002 - An Ancient Journey
  • 2002 - Daylight, Moonlight - (Yakushiji zuzenean)
  • 2002 - Mizu Ni Inorite
  • 2002 - Asian Cafe/Ashu Chakan (musika onenak)
  • 2003 - Best of Silk Road
  • 2003 - Sacred Journey of Ku-Kai
  • 2004 - Shikoku 88 Places
  • 2005 - Sacred Journey of Ku-Kai 2
  • 2006 - Spiritual Garden
  • 2006 - Essential Kitaro (musika onenak DVD batekin)
  • 2007 - Sacred Journey of Ku-Kai 3
  • 2008 - The Definitive Collection (onenak)
  • 2008 - Toyo's Camera (onenak)
  • 2009 - Impressions of the West Lake
  • 2010 - 442 - Live With Honor, Die With Dignity
  • 2010 - Sacred Journey of Ku-Kai 4

Beste albumak

  • All Roads Lead To Rome
  • Across The Karakum Desert
  • Across The Pamir
  • Deep Forest
  • In Silent
  • In Search Of Wisdom
  • Mu Land
  • Morning Light
  • Tento Chi
  • Vertigo
  • Sleep Vol. 1
  • Sleep Vol. 2

Kitaro beste artistekin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kitaro Bildumetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1998 - Music For The Spirit 1., New Age musikaren bilduma
  • 1999 - Music For The Spirit 2. (1999)
  • 2001 - Music For The Spirit 3.
  • Music For The Spirit 4.
  • 2002 - Journey To The Heart I, New Age musikaren bilduma
  • 2002 - Journey To The Heart II
  • 2002 - Journey To The Heart III
  • 2002 - Journey To The Heart IV
  • 1998 - Kojiki: a Story in Concert
  • 1999 - An Enchanted Evening 1.
  • 1999 - The Light of the Spirit
  • 2001 - Thinking of You
  • 2001 - Tamayura (Koichi Tamanorekin)
  • 2001 - Peace on Earth
  • 2001 - The Best of Kitaro
  • 2005 - Daylight Moonlight - Yakushi-Jin zuzenean

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]