Khalifa Haftar
Khalifa Haftar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ajdabiya, 1943ko azaroaren 7a (80 urte) |
Herrialdea | Libia Ameriketako Estatu Batuak (1990(e)ko hamarkada - |
Lehen hizkuntza | arabiera |
Hezkuntza | |
Heziketa | M.V. Frunze Akademia Militarra Vystrel course (en) Benghazi Military University Academy (en) (1964ko irailaren 16a - 1966) |
Hizkuntzak | arabiera errusiera ingelesa italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra eta politikaria |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Libyan Army (en) Libyan armed forces (en) National Liberation Army (en) |
Gradua | landa-mariskal |
Parte hartutako gatazkak | Libiako gerra zibila Chadian–Libyan War (en) Second Libyan Civil War (en) 2011–present Libyan factional fighting (en) Libyan crisis (en) Yom Kippurreko Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | sunismoa |
Alderdi politikoa | National Front for the Salvation of Libya (en) Libyan Arab Socialist Union (en) |
Khalifa Belqasim Haftar (arabieraz: خليفة بلقاسم حفتر; Ajdabiya, c. 1943) libiar militarra da, Libiako Armada Nazionalaren buruzagi gorena 2014tik aurrera.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ajdabiyan jaio zen, Zirenaika eskualdean, 1943 aldean. Bengaziko akademia militarrean ikasi zuen 1964-1966 bitartean, Sobietar Batasunean trebatu zen.[2] Idris erregearen aurkako estatu kolpean parte hartu zuen 1969an. Kadafi koronelak boterea hartu zuen orduan, eta haren hurbileko aliatua izan zen Haftar. Estatu nagusiaren buruzagitza eman zion Kadafik. Bien arteko harremana 1980ko hamarkada bukaeran okertu zen. Izan ere, Txadeko gerran Libiako indarrak zuzendu zituen Haftarrek. Txadeko armadak preso hartu zuen, baina Kadafik ez zuen onartu Libiako soldadurik gatibu zegoenik Txaden. Haftar AEBetan erbesteratu zen, eta CIAren egoitzatik hurbil hartu zuen etxea, Langleyn.[3]
2011n itzuli zen Libiara, Kadafiren aurkako matxinada eta NATOren esku hartzea hasi ondoren. Handik aurrera, itzalpean eratu zuen bere agintepeko indar militarra, Tobrukeko gobernuaren adar militar bilakatu zena; gobernu horrek kontrolpean zuen Libiako ekialdea eta hego-mendebaldea, baina mendebaldeko zati gehiena, Tripoli hiriburua eta Misratah hiria barne, GNC Kongresu Nazional Nagusiaren eraginpean zegoen. 2014ko maiatzean, Egiptok eta Saudi Arabiak emandako laguntza militarrari esker, milizia islamisten aurkako Duintasuna Operazioa abiarazi zuen, baina gerra fronteak bere horretan iraun zuen.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Zubimendi, Mikel. Irabazlerik izango ez duen gerra totala lehertzear da Libian. Naiz egunkaria, 2019ko apirilak 7, naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-4-8).
- ↑ Khalifah Haftar – a new Al-Sisi in Libya. middleeastmonitor.com (Noiz kontsultatua: 2019-4-8).
- ↑ a b Rodriguez, Mikel. Militar boteretsua Libiako anabasan. Berria egunkaria, 2015eko maiatzak 20, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-4-8).