Edukira joan

Kemiko armarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kemiko armarria
Kemiko armarria

Kemiko armarria (finlandieraz, Kemin vaakuna) Finlandia ipar-mendebaldean dagoen Kemi hiriaren ikur nagusia da.

Armarria XIX. mendearen erdialdean sortu zuen G. A. Kajanus artistak, eta ikur berriak ordura arte hiria irudikatzeko erabili izan zen izokinaren irudia ordezkatu zuen; udalbatzak 1873ko maiatzaren 28an onartu zuen. Kajanusen helburua, hain zuzen ere, bertan agertzen diren objektuekin, hiriaren ezaugarri nagusiak adieraztea izan zen. Zuzen horizontal batek bi zatitan banatzen du armarria: goiko eremua eta behekoa. Goikoan, atzealde gorriaren gainean, zilarrezko aingura dago; honek itsas merkataritzaren garrantzia eta portuaren nagusitasuna irudikatzen ditu. Beheko eremuan, aldiz, zelai urdinaren gainean, ezkerrera begira dagoen izokin zilarkara dago; izan ere, arrainarekin, margolariak herriararen iragana eta bilakaera irudikatu nahi izan zituen, arrantza-herriarentzat Kemi ibaiak eta bertako izokin preziatuek ezinbesteko garrantzia izan baitute. Armarriaren buruan, azkenik, urrezko konde-koroa dago [1][2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Suomen kunnallisvaakunat. Suomen Kunnallisliitto, 118 or. ISBN 951-773-085-3..
  2. Kemi stads vapen 2013.07.25

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]