Kargaleku II
Kargaleku II | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.253 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°58′47″N 2°02′32″W / 42.97973°N 2.04215°W |
Mendikatea | Aralar |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Lizarrusti/Guardetxe |
Mendikat | Mendikat |
Kargaleku II Errenagako babeslekuetatik gertu dagoen mendia da. Akaitz, Uazkuru eta Errenagarekin batera, gailur talde luze bat osatzen du.
Mendi hau, Otsoarrateko pasabideak mendebaldean eta Saltamuñoko atakak ekialdean mugatzen dute. Lehenengotik, Lizarrustitik Errenagarako bidea dator, eta, bigarrenetik, Guardetxekoa. Hauek dira, beraz, mendi honen tontorrera iristeko abiapunturik egokienak.
Mendi honen hegoaldean, Nafarroan, Ormazarretako korta geratzen da.
Inguruko tokiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ormazarretako kortatik gertu, Ormazarreta II izeneko leizezuloa dago, Aralar mendilerro osoko sakonena, 576 metrorekin. Baita luzeena ere, 6 kilometroko galeriekin. Sarrera, Mandarrateko pasabidea dagoen tokitik 300 metrora dago
Izenaren jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itxuraz, inguru hau, harrobi edo mehatze lanetarako erabilia izan zen, eta hortik datorkio mendi honi bere izena.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |