Karabana (ibilgailua)
Karabana barrualdea etxebizitza baten moduan antolatua duen ibilgailua da, automobil edo kideko batek atoian eramanez leku batetik bestera mugi daitekeena. Karabana bat bizileku iraunkorra edo aldi baterakoa izan daiteke, normalean oporraldirako (kanpinerako, adibidez). Karabanari roulotte ere deitzen zaio eta etxe iraunkor bezala erabiltzen denean mobile home ('etxe mugikorra') izena ere hartzen du. Azken horiek sarritan leku batean uzten dira aldi luzerako, baina mugitu egin daitezke.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europan, bidaia-atoien eta karabanen jatorria erromani bidaiariengan dago. Herriz herri ikuskizunak egiten ibiltzen ziren pertsonak ere karabanetan bizi ziren sarritan. Idiek, zaldiek edo astoek tiratuta, ijito-karabanak, bereziki Vardoak, XX. mendera arte herri ijitoen nomadismoa sinbolizatu zuen. Britainia Handian, XIX. mendearen hasiera arte, ijito-karabana gehienak garraiobide gisa erabiltzen ziren, ez bizileku gisa.[1] XIX. mendearen hasieran, ijito gehiago hasi ziren karabanetan bizitzen, kanpin-dendetan lo egin beharrean. Karabanak babes handiagoa eskaintzen zuen baldintza klimatikoen aurrean, eta erosotasun modernoz hornituta egon zitekeen, egurrezko berogailuz, esaterako.[1] Sarritan, bikote ezkonberriek eta haien familiek karabanak eraikitzeko agintzen zuten.[1]
Artzainek ere antzeko gurdiak erabili izan zituzten XV. mendeaz geroztik[2], batik bat Erresuma Batuan eta Frantzian[3] eta Estatu Batuetara emigratutako euskal artzainak ere karrokanpo deituriko karabanetan bizi ziren AEBko mendebaldeko basamortuan eta mendietan beren artaldeak zaintzen zituzten denboraldietan.
Lehenengo aisi-karabana, ordea, William Gordon-Stables-en "Wanderer" izan zen.[4][5] Egin zituen bidaiak dokumentatzen zituen liburu bat ere idatzi zuen 1885ean, The Gentleman Gypsy izenekoa. Beste Gentlemen Gypsy askok bere eredua jarraitu zuten eta 1907an The Caravan Club kluba sortu zuten.[4]
Karabana modernoa 1931n asmatu zuen Arist Dethleffs enpresari alemanak, bere emaztearentzako ezkon-opari bezala. Gaur egun oraindik karabanak fabrikatzen ditu Dethleffs enpresak.[6]
Estatu Batuetan, Depresio Handiaren ondoren jende askorentzat bizileku bat izateko aukera bakarra bihurtu ziren karabanak eta, horregatik, hirien kanpoaldeetan karabana parkeak sortzen hasi ziren. Gaur egun ere karabanak etxe iraunkor bezala erabiltzen dira Estatu Batuetan Trailer park izenekoetan. Armadak ere karabanak erabili zituen soldaduei ostatu emateko. Azkenik, karabanen moda 1940ko hamarkada inguruan surflariek hedatu zuten Estatu Batuetan, erosotasunez mugitu eta leku jakin batean merke bizi nahi zutelako.[7]
Europan, berriz, Bigarren Mundu Gerraren ostean, suspertze ekonomikoarekin hedatu ziren gehien. 1970eko hamarkadako aisiaren gizarteak eraman zituen zenbait enpresa karabanak egitera. Alemaniako Dethleffs-ekin batera Frantziako Notin eta Rapido enpresak ere ezaguna dira.[8] Espainian Moncayo enpresa (Zaragozan), Catusa (Pontevedran), Benimar (Castellón) eta Roller (Bartzelonan) sortu ziren.[7]
Ezaugarri orokorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karabana batek, gutxienez, sukalde bat eta ohe bat izaten ditu (normalean bi pertsonarentzat), modelo oinarrizkoenetan eta zaharrenetan. Modelo modernoenetan 3 eremu egon ohi dira:
Beste karabana batzuek literak dituzte, edo 2 egongela ere izan ditzakete (ohe bihur daitezkeenak). Karabana handienek 3 espazio izan ditzakete; hau da, karabanaren banaketan, literak edo ohe bakarra egon ohi diren espazioa dago, erdian sukaldea, mikrouhin-labea, telebista eta hozkailua dituen mahaia dago, modeloaren arabera, hozkailu handi edo txiki bat izan daitekeena, eta hirugarren espazioa, ohe bikoitza dagoen lekua.
Bi gurpil baino ez dituzte, baina handienak ardatz bikoitzekoak ere izan daitezke (erdian lau gurpil dituzte), automobilari lotuta geratzeko ainguraketa bereziak eta multzoaren artikulazioa ahalbidetzeko, mugitzeko orduan maniobragarritasuna errazteko. Egonkorgailu bat izaten dute, karabana-auto multzoaren egonkortasuna errazteko.
Kanpin-denda ordeztu ohi dute kanpaldietan, edo ostatu erraztasunik ez duen leku naturalen batean egon ahal izateko.
Gehienbat kanpin batean gaua igarotzeko erabiltzen diren arren, edateko uraren eta ur grisen biltegiak izan ditzakete (harraska, garbiketa eta dutxako hustubideetatik jasotako ur zikina) eta, beraz, modu autonomoan erabil daitezke, inongo kanpinetan sartu beharrik gabe. Gainera, elektrizitatea izateko, bateria bat eta eguzki-plakak ere erabil daitezke.
Karabanaz gain, eguzkiarengandik babesteko toldo bat akoplatu daiteke ibilbide turistiko bat egiten ari denean edo kanpin batean egun gutxirako gaua igarotzen denean, edo baita egun gehiagorako gaua igarotzen denean ere, tamaina eta marka desberdinetakoa izan daitekeen avancé bat gaitzen da, karabanaren tamainaren eta pertsonaren beharren arabera.
Karabanak ezin dira bide publiko batean aparkatu, ezta baimenduta ez dauden zerbitzuguneetan ere; beraz, hiri edo herri bateko aparkaleku batean egon daitezke aparkatuta, baina inola ere ezin zaizkio hankak jaitsi, aparkatzeko ekintza bat izango litzatekeelako eta ez dagoelako baimenduta.
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenbait karabana mota daude, ohikoenak ardatz bat edo bikoak dira. Europan, hainbat fabrikatzailek era askotako planoak eta altzariak dituzten modeloak eskaintzen dituzte. Fabrikatzaile gehien dituen herrialdea Alemania da (bereziki Dethleffs, Hymer-Eriba, Bürstner, Fendt-caravan, Knaus, Tabbert eta abar). Eskandinaviako herrialdeek (Kabe, Polar edo Solifer) bi ardatzeko karabanak egiten dituzte, batez ere ongi isolatuak, eta beraz, garestiagoak. Karabana frantsesei dagokienez (Sterckeman, Caravelair edo La Mancelle), karabana arinak eta merkeak dira (hiru markak Trigano taldekoak dira).[9]
Car over karabanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]«Clip car»
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Forma bereziko karabana da. Erosotasuna aukeren araberakoa da. Bertsio osoan, autokarabana baten zerbitzu berak eskaintzen ditu.
«Randocar»
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Clip car-aren ideia bera. Sabaiko finkapena lerragarria da.
Hasiera batean, teardrop atoiak karabana miniaturizatuak ziren, karabana, jeep edo hegazkinen pieza eta elementuak berreskuratuta eraikiak.
«Formule Z»
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Clip Car edo Randocar motako karabanak kotxe trazatzailearen bi punturi lotuta daude. Diseinu honek zenbait desabantaila ditu. "Formule Z" karabanaren oinarria, berriz, desberdina da. Puntu bakar batera konektatuta dago.[10]
«Mikro-karabana» edo Teardrop
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1940ko hamarkadan eraiki ziren, oro har, artisau-erara, eta "teardrop trailers" izeneko minikarabanak dira. Estatu Batuetatik datorren izena "malko itxurako karabana" gisa itzul daiteke.
Karabana hedagarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sabai altxagarriko karabana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karabana hauek[11] ezaugarri berezi bat dute: sabai-sistema goragarria dute, errepidean karabanaren altuera murrizteko aukera ematen duena, baina kanpalekuan altuera erosoa duena.
Aerodinamika hobeari esker, karabana horiek kontsumoa murrizten dute, eta Frantzian, adibidez, 2 metrotik beherako altuerako karabana batzuek 1. motako pasabidea dute ordainpeko autobideetan.
Marka ezagunen artean: Eriba, La Mancelle, Rapido, Trigano.
Oihalezko karabana tolesgarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oihalezko karabana tolesgarriek atoi edo erremolke itxura dute. Atoi horietatik abiatuta, denda handi bat ireki daiteke, erretiluen gainean jarritako oheak dituena, eta, modeloaren arabera, toldo bat eta zoru gogorraren gaineko gela bat. Beraz, karabana eta kanpinaren (kanpin dendan) arteko nahasketa dira.
1970eko hamarkadan, milaka karabana tolesgarri saltzen ziren Europako herrialde askotan, eta asko ziren fabrikatzaileak eta produktuak. Karabana estandarrak pixkanaka aldatzen ari dira.
Karabana tolesgarriak kanpatzeko modu bereziki merkea dira. Batetik, nahiko eskuragarriak izaten jarraitzen dute, eta, bestetik, pisuz arin samarrak direnez, erregaia ere aurrezten da atoian eramatean.
Karabana tolesgarri handienek hamar lagunentzako lekua dute, eta erosotasun handi samarra eskaintzen dute; esate baterako, ohe zabalak, gama altuko koltxoiak eta listoi-somierrak, komuna eta biltegiratzea.
Karabana tolesgarri zurruna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karabana tolesgarri zurrunek ere atoi edo erremolke itxura dute, baina atoi horiek, zabaldu ondoren, horma gogor eta zurrunak dituzte eta horrela karabana klasikoen antzekoak dira. Arinak dira, eta oso potentzia txikiko autoek eraman ditzakete atoian. Merkeagoak dira, halaber, erregaiaren kontsumoari dagokionez, eta Frantziako ordainpeko autobideetan 1. mailan igarotzen dira.
Minutu gutxiren buruan pertsona bakar batek zabaldu ditzake, eta ez dute garaje handirik behar, aldean biltegira baitaitezke garraio gurdiei esker. Ekipajea, bizikletak eta abar garraiatzeko galeria bat gehitu daiteke. Desabantaila handiena da bidaia ibiltarietan, etapa bakoitzean muntatu eta desmuntatu egin behar dela.
-
Tolestua Citroën Ami 6 bati lotuta.
-
Hedatua.
Karabanak ardatz kopuruaren arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ardatz bakarrekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ardatz bakarreko karabanak haien pisuagatik bereizten dira, baina baita haien kostuagatik ere, eta gehienetan potentzia txikiko ibilgailuek atoian eraman ditzaketelako. Ardatz bikoitzeko karabanak baino errazago maneiatzen dira ibilgailurik gabe; beraz, maniobrak errazago egiten dira.
Horrelako karabana ezin hobea da bidaia ibiltarietarako.
Bi ardatz edo gehiagokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nomada jendeak erabiltzen duen karabana mota da, bizitzeko oso egokia delako. Normalean, honako hauek izaten dituzte: hozkailua, harraska duen gas-plaka, aire girotua, gas-berogailua, ur hotza eta beroa, dutxa eta komuna (edo dutxa handia bakarrik), eta, batzuetan, konketa bat gelan. Batzuek haurrentzako gela bat ere badute, literekin.
Ardatz bakarreko karabanak baino egonkorragoak dira bidean.
Aisialdiko "etxe" mugikorra («mobile home»)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Forma angeluzuzena duen etxebizitza da, bizileku iraunkorra edo bigarren mailakoa izan daitekeena. Urtean zehar bizitzeko egokia izan behar du, atoian eramateko moduko txasis baten gainean eraikia, ez zimendu iraunkorren gainean, eta zerbitzu publikoetara konektatzeko prestatua. Horrela, fabrikan eraikitako karabana handia da, eta ez tokian bertan, errepide publikoan ohiz kanpoko garraiorako kamioi baten bidez mugitu behar dena. Trakzio-makina espezializatu bat behar da, beraz, lekuan kokatzeko.
Ipar Amerikan horrelako eraikuntzak ez dira aisiarako soilik erabiltzen. Kanpin edo resort baterako erabil badaiteke ere, gehienetan etxebizitza iraunkorra izaten da alokatutako lursail batean. Komunitate osoak, etxe mugikorren "parke" deiturikoak, oso arruntak dira Estatu Batuetan, ohiko etxeak baino merkeagoak baitira erosketan. Kanadan ez dira hain ohikoak, neguko klimarako ez baitaude oso egokituak. Etxe horiek oso ahulak dira haizearen kontra, eta tornadoak edo urakanak pasatzen direnean hildako asko etxe mugikorretan egoten dira.
Autokarabana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Autokarabana ibilgailu motordun bat da, barrualdea etxebizitza baten moduan antolatua duena, bidaiatzen denean etxe baten funtzioa bete dezan. Batzuetan RV bezala laburtzen da (ingelesez: recreational vehicle).
Bidaiatzeko oinarrizko bi bitartekoak eskaintzen ditu: garraioa eta ostatua. Autokarabanen erabilera turistikoa gero eta handiagoa da Europan; berehalako eskuragarritasuna eta bidaiariak aparkatzeko baimena dagoen edozein tokitan ostatu hartzeko aukera dira arrazoi nagusiak Europako 1.300 000 familiak bidaiatzeko modu hori aukeratzeko.
Autokarabanak motor bat eta direkzio-sistema independente bat ditu. Gaur egungo modelo batzuek erosotasun-maila oso altua dute bertan bizitzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «Gypsy caravan, Gypsy wagon, Gypsy waggon, Gypsy caravans, Gypsy wagons, Gypsy waggons, vardos: history» gypsywaggons.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
- ↑ Isabella. (2014-07-12). «Isabella's Project Diary: The Pennsic House is Period!» Isabella's Project Diary (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
- ↑ [http://www.pierreseche.com/roulotte_de_berger_2.htm «La roulotte de berger d'apr�s des enluminures de la fin du Moyen �ge - Christian Lassure»] www.pierreseche.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
- ↑ a b «History - HISTORIC CARAVAN CLUB» www.historiccaravanclub.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
- ↑ «Who Invented the Caravan?» web.archive.org 2013-11-03 (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
- ↑ «Un pionero llamado Dethleffs – 90 años de Dethleffs» 90aniversario.dethleffs.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Por |. (2018-08-13). «Historia del Camping: Las caravanas.» Blog Camping (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
- ↑ Txantiloi:FR-fr «Automobile / Histoire des inventions. Caravane : une histoire de plus de mille ans...» www.ledauphine.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
- ↑ (Frantsesez) «Marques» TRIGANO (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
- ↑ «Euroconcepts - Formule Z : une caravane comme aucune autre» www.euroconcepts.eu (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
- ↑ (Frantsesez) «Conseils et astuces - Caravane surbaissée - FFCC» FFCC - La fédération des campeurs, caravaniers et camping-caristes (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).