Kapital erotiko
Kapital erotikoa edo kapital sexuala, gizabanako edo gizatalde baten balio sozial metatua da, haien erakarpen sexualaren ondorioz gertatzen dena. Kapital beste formak bezala, kapital erotikoa moldagarria da, eta baliagarria izan daiteke beste kapital forma batzuk bereganatzeko ere, besteak beste, kapital soziala eta kapital ekonomikoa.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapital erotikoaren terminoa Catherine Hakim britainiar soziologoak erabili zuen lehen aldiz 2000ko hamarkadaren hasieran. Haren ustez, kapital erotikoa Pierre Bourdieuk ezarri zituen kapital ekonomiko, kultural eta sozial kontzeptuen garapen bereizia da. Hakimen ustez, kapital erotikoak ez du loturarik klase sozialarekin eta era berean mugikortasuna soziala errazten du. Honek kapital erotikoa subertsibo bihurtzen du, izatez, indarrean dauden botere egiturak ahuldu eta deuseztatu egiten baititu.[1]
Garrantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Catherine Hakimek azaltzen du kapital erotikoa eremu sexualaz harago doala, harreman pribatuetatik harago. Haren ikerketen arabera, kapital erotikoa garrantzitsua da zenbait eremutan, hala nola, komunikabideak, politika, iragarkiak, kirola, kultura, eta egoneroko elkarren arteko interakzio sozialean, eta ondorengo sei elementuetan oinarritzen da:[2]
- Edertasuna
- Erakargarritasun sexuala
- Erakargarritasun soziala
- Bizitasuna eta energia
- Presentazioa
- Sexualitatea
Catherine Hakimen kapital erotikoaren teoriak dio kapital erotikoa laugarren aktibo pertsonala dela, kapital ekonomikoarekin, kulturalarekin eta sozialarekin batera. Kapital erotiko hori geroz eta garrantzitsuagoa da gizarte modernoetan; orotar, emakumeek gizonezkoek baino kapital erotiko handiagoa dute, eta kapital erotikoak zenbait gizarte abantailak ditu, kasu honetan, emakumeen alde egiten dutenak.[3] Kapital erotikoaren definizio hau eztabaidatua izan da zenbait soziologoen aldetik, izan ere, zenbaitzuk ez baitute ikusten kapital erotikoa banako baten jabego gisa, baliabide sorta baten antzera, baizik eremu sexualarekin lotura zuzenik ez duen eremu bat bezala.[4]
Termino zabalago batean, kapital sexuala garrantzitsua da gizarte-teorian beste kapital moten artean txertatzen delako (ekonomikoa, kulturala, soziala eta sinbolikoa) eta gizarteko kideen estatusean eragina duelako. Kapital sexuala beste kapital motetan bihurgarria da, adibidez, aktore sozialak kapital erotikoa aprobetxatzen dutenean kapital ekonomikoaren edo sozialaren barruan (adib., Marilyn Monroe)[3] edota enplegatu erakargarriek, beren itsura soilagatik, barne promozioak lortzen eta bezero berriei esker harreman sozialak handitzen dituztenean. [5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hakim, Catherine. (2011). Erotic Capital: The Power of Attraction in the Boardroom and the Bedroom. Basic Books, 16–18 or. ISBN 0465027474..
- ↑ Hakim, Catherine. (2010-10-01). «Erotic Capital» European Sociological Review 26 (5): 499–518. doi: . ISSN 0266-7215. (Noiz kontsultatua: 2017-05-01).
- ↑ a b Hakim, Catherine. (2010). «Erotic capital» European Sociological Review 26 (5): 499–518. doi: ..
- ↑ (Ingelesez) Green, Adam Isaiah. (2013). Erotic Capital and the Power of Desirability: Why 'Honey Money' is a Bad Collective Strategy for Remedying Gender Inequality.. Sexualities, 137-158 or..
- ↑ (Ingelesez) Hakim, Catherine. (2010-3-24). «Have you got erotic capital?» Prospect Magazine (169) (Noiz kontsultatua: 2010-06-06).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Ba al duzu kapital erotikorik? Prospect Magazine