Kansalako gerra
Kansalako gerra | |||
---|---|---|---|
Maliko Inperioaren ondorengo erresumak. Mendebaldean, Kaabu. | |||
Data | 1865-1867 | ||
Lekua | Kaabu (Gabú) | ||
Emaitza | Fula etniaren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Kansalako gerra (turban kelo deiturikoa) Mendebaldeko Afrikako fula etniako Futa Tooro eta Fouta Dgallon erresumak mandinka talde etnikoaren kontrolpeko Kaabuko Inperioaren aurkako gatazka izan zen, 1865 eta 1867 urteen artean. Lurralde eta erlijio gatazka bat izan zen, fula etniak islamiar konfesioa aldarrikatuz, jihad-a mandinken aurka, ez baitziren Islamarrak. Gerra Kansalako guduan erabaki zen, biztanleen erretzea eta Kaaburen anexioa Fouta Dgallon-en alde ekarri zituena.
Kansala, Kaabuko hiriburua, hamaika egunez setiatu ondoren, Janke Wali-k, Kaabuko azken subiranoak, bere gotorlekuaren ateak irekitzeko agindu zuen, fula-ei sartzea baimenduz, Fouta Dgallongo Alfa Molo Balde jenerala buru zutenak. Fulaek aurkitu zituzten eraikinak erre eta jendea hil zuten. Mandinka emakumeek bere burua hil egitea erabaki zuten, gotorlekuaren harresien gainetik botaz.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Charry, Eric (2000). Mande Music. Traditional and Modern Music of the Maninka and Mandinka of Western Africa (ingelesez). University of Chicago. 44-45. orr. ISBN 0226101622.