Kanadako gaelera
Kanadako gaelera Kanadako gaelikoa | |
---|---|
Kanadako gaeleraren hiztunen kokapena 1850. urte aldera. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Kanada |
Hiztunak | 2.000 hiztun inguru; Cape Breton uharteko biztanleriaren % 1,3a (2007). |
Rankinga | Ez 100 mintzatuenen artean |
Ofizialtasuna | Ez du ofizialtasunik |
Eskualdea | Nagusiki Cape Breton uhartea (Eskozia Berria) eta Glengarry konderriko (Ontario) hainbat kokagunetan, gainera Eduardo Printzearen uhartea, Ternua eta Labrador eta Brunswick Berria hiztun bakan batzuk ere badaude. |
Araugilea | Ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza zeltak Uhartetar hizkuntza zeltak Hizkuntza goidelikoak Eskoziako gaelera | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | aditza-subjektua-objektua, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea |
Hizkuntza kodeak | |
IETF | gd-CA |
Kanadako gaelera edo Kanadako gaelikoa (Kanadako gaeleraz Gàidhlig Chanada, A' Ghàidhlig Chanadach edo Gàidhlig Cheap Bhreatainn, bertakoek ingelesez gaèlic deitua) Eskoziako gaeleratik eratorritako dialekto multzo bat da, azken 200 urtean Kanadako zenbait tokitan mintzatua, nagusiki Cape Breton uhartean, Eskozia Berrian eta Eduardo Printzearen uhartearen kokaleku isolatu batzuetan. Bestalde, gaur egun oraindik badira gaeleraren hiztunak Ontario estatuko Glengarry konderrian, lotura historikoengatik. Brunswick Berrian ere, badira hiztun gutxi batzuk, bai eta gaeldar etorkinak dituzten Kanadako hainbat hiritan ere.
Kanadako gaelera ez da nahasi behar Ternuan mintzatzen den Ternuako irlanderarekin, nahiz eta antzekoak izan. Ternuako irlanderaren garairik onenean, XIX. mendearen erdialdean, Kanadako hirugarren hizkuntzarik mintzatuena bilakatu zen, ingelesaren eta frantsesaren ondoren, nagusiki garai hartan Irlandatik bertaratutako irlandar etorkin andanari esker. Hala ere, gaur egun Ternuako irlandera ia galduta dago. Azkenaldian, berreskuratze edo suspertze saiakera batzuk egin dira.