Edukira joan

Kabilia

Koordenatuak: 36°49′01″N 4°18′00″E / 36.817°N 4.300°E / 36.817; 4.300
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kabiliako kokapena Aljerian

Kabilia[1] (amazigeraz: Tamurt n Leqbayel, euskaraz kabiliarren lurraldea, berbere leinuen herria edo Tamurt Idurar, "mendien lurraldea") iparraldeko Aljeriako eskualdea da, ekialdeko Atlas mendietako parte handiena osatutakoa, Mediterraneo itsasotik gertu[2]. Bertan Gouraya eta Djurdjura natura parkeak daude.

Kabiliako eskualdeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Kabilia Handia edo Djurjurako Kabilia: Soumago uadiaren ibarrak mugatzen du hegoaldetik eta ekialdetik.
  • Kabilia Txikia : Bugiako eskualdeko barnealdeak, Bibans mendikatearen erdiko eta ekialdeko parteak, Gergour-ko mendiek eta Babor mendikateak osatzen dute.
  • Collo-ko Kabilia: Numidia mendikatearen iparraldean hedatzen da, Cavallo lurmuturraren eta Storako golkoaren artean.
  • Ekialdeko Kabilia: Edouko mendiek eta Bonako lur lauak inguratzen dituzten mendiek osatua.
Kabiliako herrixka.

Kabiliako biztanleak berbere leinukoak dira baina arabiarrekin nahastu dira mendeetan zehar. Haien hizkuntza eta ohiturak Kabilia Handian baino ez dute bizirik iraun. Zaharren batzordeak gobernatzen ditu Kabiliako herriak, eta emakumeak, gizonen lege eskubide berberak izan arren, behe mailakotzat hartuak dira familiako kideen artean. Kabiliarren %25 Aljerreko eskualdean bizi dira.

Antzinako erromatarrek eta turkiarrek ezin izan dituzte inoiz menderatu Kabilia Handiko berbereak; halaber, berberek gogor egin zioten frantsesen konkistari, baina Randon mariskal frantsesak lurraldea hartu eta Fort-Napoleon gotorlekua eraiki zuen 1857an. 1871n Kabilia Handiko berbereak frantses kolonoen kontra matxinatu ziren, eta 1955eko matxinadaren bultzatzaile gartsuenak izan ziren halaber. Aljeriako gobernuari aurre egin zioten 1936-65 bitarteko urteetan. 1992an eskualdean gatazka zibil odoltsua piztu zen[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
  2. Mohamed Dahmani, Economie et Société en Grande Kabylie (Aljer: Office des Publications Universitaires, 1987)
  3. «Amnistia planaren galdeketan istiluak izan dira Kabilian» Berria 2005-09-30.[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


36°49′01″N 4°18′00″E / 36.817°N 4.300°E / 36.817; 4.300

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Aljeria
Artikulu hau Aljeriako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.