Kautxu-landare
Itxura
Kautxu-landare | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Moraceae |
Generoa | Ficus |
Espeziea | Ficus elastica Roxb.
|
Kautxu-landarea (Ficus elastica) Moraceae familiako landarea da, ipar-ekialdeko Indian, Nepalen, Bhutanen, Birmanian, Txinan (Yunnan), Malaysian eta Indonesian jatorria duena.[1] Latex zuria isurtzen du, lehen kautxu egiteko erabiltzen zutena.
Etxe barruko landare gisa ere erabiltzen den landare egurtsua da, berez hazten den lekuetan 25 m luze egin daitekeena. Kanaberaren antzeko enborra eta lantza itxurako hosto zabal luzeak, berde eta horiak izaten ditu. Berez Malaysia eta Indiakoa da, baina lurralde aberatsetako etxeetan eta bulegoetan oso sartua dago apaingarri gisa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-1-17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Zhengyi Wu, Zhe-Kun Zhou & Michael G. Gilbert. Ficus elastica. in: Flora of China. Missouri Botanical Garden, St. Louis, MO & Harvard University Herbaria, Cambridge, MA.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |