Freida Pinto
Freida Pinto | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mumbai, 1984ko urriaren 18a (40 urte) |
Herrialdea | India |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Mumbaiko Unibertsitatea Carmel of St. Joseph School (en) St. Xavier's College, Mumbai (en) Artean graduatu : Ingelesezko literatura |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, modeloa, telebista aurkezlea, zinema aktorea eta telebista-aktorea |
Altuera | 166 zentimetro |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | hinduismoa |
|
Freida Selena Pinto (Mumbai, 1984ko urriaren 18a) Indiako aktore eta modelo profesionala da, kristau heziketa katolikoa duena, ezaguna batez ere Slumdog Millionaire filmeko Latika rolagatik, film onenaren 2008ko Akademiaren Saria irabazi baitzuen. Pintok GUILD sari bat irabazi zuen antzeztaldeko aktore bezala egindako lan bikainagatik eta BAFTA sarirako izendatua izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Freida Pinto Mumbain jaio zen, Frederikoren eta Silvia Pintoren alaba; lehenengoa Barodako Banku gerentea da eta ama institutu bateko zuzendaria (St. John's Universal High School). Aita Neerudekoa da jatorriz eta ama Derebailekoa (Bangalore inguruko bi herriak). Bere abizenak jatorri portugaldarra du, misiolariek bere arbasoak katolizismora aldatzearen ondorioz. Bere familiak Bangaloreko eta Mumbaiko komunitate katolikoan hazi zuen. Bere ahizpa nagusia, Sharon, tokiko albistegi bateko (NDTV albiste kanal) ekoizle elkartua da.[1] [2] Pintok Malad- eko (Mumbaiko auzoa) St. Joseph's School eskolako Carmel Institutuan ikasi zuen eta Arte eta Ingeles Literatura lizentziatura amaitu zuen Mumbaiko St. Xavier's College unibertsitatean. [3] Indiako dantza klasikoaren forma desberdinak ikasi ditu, baita salsa ere.[4]
Karrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Slumdog Millionaire filmean parte hartu aurretik, Pinto Full Circle nazioarteko bidaia ikuskizunean egon zen, Zee International Asia Pacific telebista kanalean ingelesez 2006-2008 artean. Pinto telebistako hainbat saiotan eta Wrigley's txiklea, Skoda, Vodafone India, Airtel eta DeBeers bezalako produktuen iragarki inprimatuetan ere agertu zen.
Pintok lau urte egin zituen modelo gisa eta moda desfiletan eta aldizkarietako azaletan agertu zen. Andheriko (Mumbaiko auzoa) The John Barry estudioan ikasi zuen eta John Barry antzerki zuzendariak prestatu zuen. Sei hilabeteko entzunaldiaren ondoren, Slumdog Millionairerako deia jaso zuen. Pintok Danny Boylerentzat proba egin zuen, aurrehautatua izan zen eta, azkenik, filmeko protagonista izateko aukeratua izan zen.
Pinto 2008an estreinatu zen Slumdog Millionaire filmean, non Latikaren papera egiten zuen, honekin Jamal (Dev Patel) maiteminduta zegoelarik. 2008ko Torontoko Nazioarteko Zinemaldian, filmak People Cadillac saria irabazi zuen. 2009an Urrezko Globoetan, filmak lau sari irabazi zituen. Pinto 2009ko BAFTA sarietan "Bigarren mailako paper bateko emakumezko aktore onenarentzako" izendatu zuten. Urte berean Pintok Screen Actors Guild saria irabazi zuen film bateko aktoreen antzezpen onenari, Slumdog Millionaireko beste aktore batzuekin batera.
2009an, Pinto People aldizkariaren "pertsonarik ederrenak" eta "Munduko Hobekien apaindutako Emakumeak" zerrendetan aurkeztu zuten. Urte horretan bertan, Daily Telegraph-ek jakinarazi zuen indiar aktorea gehien ordaindutakoa zela (ez zuen bere burua Bollywoodeko izartzat hartzen, ez baitzen inoiz Bollywoodeko film batean agertu). 2009an Vogue-ren (aldizkaria) hamar emakumerik dotoreenen zerrendan sartu zuten. 2009ko maiatzaren 13an, Pinto L 'Oréalen aurpegi berria bihurtu zen. 2010ean, Askmen.com-ek egindako "Top 99 Emakume Deseagarrienen" inkestan agertu zen. Peoplek "Edozein adineko 2012rik ederrenetakoa" izendatu zuen.
Pinto-k Woody Allen-en You Will Meet a Tall Dark Stranger komedia/draman parte hartu zuen, 2010eko Canneseko Zinemaldian estreinatua eta Antonio Banderas, Josh Brolin, Anthony Hopkins, Anupam Kher eta Naomi Watts aktoreekin.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pinto 2007an Rohan Antao publizistarekin konprometitu zen, 2003az geroztik zuten harremana baina 2009ko urtarrilean amaitu zuten harremana. 2009tik 2014ra Dev Patelekin, Slumdog Millionaireren koprotagonistarekin, harreman bat izan zuen. Aldi baterako Los Angelesen bizi da.
Gizonezko aktore gogokoenak Jack Nicholson eta Johnny Depp ditu eta emakumezko aktore gogokoenak Marilyn Monroe eta Nicole Kidman ditu.