Francesco Mauroliko
Francesco Mauroliko | |||
---|---|---|---|
1550 - 1550(e)ko hamarkada | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Messina, 1494ko irailaren 16a | ||
Lehen hizkuntza | greziera | ||
Heriotza | Messina, 1575eko uztailaren 22a (80 urte) | ||
Hobiratze lekua | San Giovanni di Malta (en) | ||
Familia | |||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina | ||
Irakaslea(k) | Francesco Faraone (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | matematikaria, astronomoa, historian of mathematics (en) , unibertsitateko irakaslea, itzultzailea eta apaiz katolikoa | ||
Enplegatzailea(k) | Messinako Unibertsitatea (1569 - 1575) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Erlijio-ordena | Beneditar |
Francesco Mauroliko (latinez, Franciscus Maurolycus, grezieraz Φραγκίσκος Μαυρολύκος, Messina, Italia, 1494ko irailaren 16a - Messina, 1575eko uztailaren 21a edo 22a) matematikari eta astronomo italiar bat izan zen, geometria, optika, sekzio konikoak, mekanika, musika eta astronomian ekarpenak egin zituena.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Messinan (Italia) jaio zen, 1493an Konstantinoplako erorialdiaren ostean Siziliako hiri honetan kokatu zen greziar familia batean. Azken ikerketek, ordea, XIV. mendearen amaieran kokatu zela adierazten dute, antza. Maurolikok heziketa ona jaso zuen. Aita, Antonio, doktorea izan zen eta Konstantino Laskaris jakintsu heleniar ospetsuarekin ikasi zuen, eta gero Messinako diru lantegiaren maisu bihurtu zen. Mauroliko familiak hiriko kanpoaldeko villa bat zuen.
1521ean, Mauroliko apaiztu zen eta 1550. urtean beneditarren ordenan sartu zen Santa Maria del Part à Castelnuovo monasterioaren monje bihurtzeko. Bi urte geroago, Messinako San Nikolas Katedraleko abadea izan zen.
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere Aita bezala, Mauroliko Messinako moneta etxearen zuzendari bihurtu zen eta garai batez, Karlos V.ak hiriaren gotorlekuak mantentzearen ardura eman zion. Mauroliko Juan de Vega Siriako erregeordearen bi semeen tutorea eta gizonezko aberats eta boteretsu askoren mezenasgoa izan zuen. Clavius eta Federico Commandino bezalako garaiko beste jakintsuekin posta-trukea izan zuen. 1548 eta 1550. urteen artean, Siziliako Pollinako gazteluan izan zen Giovanni II.a Ventimigliako markesak gonbidatua, gazteluko dorrea erabiliz behaketa astronomikoak egiteko.
Maurolikok egindako behaketa astronomikoen artean Cassiopeia konstelazioan 1572an agertutako supernoba dago eta Tychoren supernoba bezala ezaguna izango zena, Tycho Brahek bere behaketak argitaratu ondoren 1574an.
Maurolikok matematikako ekarpenak ere egin zituen, indukzio matematikoaren metodoa aurreikusiz eta garatuz; kartografiako ekarpenak, lepantoko guduan parte hartzeko Messina hiriko portutik abiatu zen kristau flotarentzat nabigazio-mapak ekoizten; eskulturako ekarpenak, Giovanni Angelo Montorsoli eskultorearekin elkarlanean Cinquecentoren iturri monumentalik ederrenetariko bi iturrietan (Orion eta Neptuno iturriak), iturrietako distiko latindarrak eskainiz.
1569an Messinako Unibertsitateko irakaslea izan zen
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Photismi de lumine et umbra eta Diaphana liburuek argiaren errefrakzioari buruzkoak dira eta ortzadarraren fenomeno naturala azaltzen saiatzen dira. Maurolikok kamera iluna ere aztertzen du. Photismi 1521ean osatu zen, Diaphanaren lehen zatia 1523an bigarrena eta hirugarrena 1552. urtean, hala ere, materiala 1611ra arte ez zuten argitaratuko.
- Arithmeticorum libri duo (1575) liburuak matematikako indukzioaren metodoaren lehen froga ezaguna da.
- De momentis aequalibus (1548. urtean amaituta, baina lehen aldiz argitaratua 1685. urtean) liburuan hainbat objekturen barizentroa kalkulatzen saiatzen da (piramidea, paraboloidea ...)
- Bere Sicanicarum rerum compendium liburuan Siriako historia aurkezten du, datu autobiografiko batzuk sartuz. Lan hori Messinako Senatuak agindu zion. urtean 100 urrezko txanpon eman ziona bi urtez, bukatu ahal izateko eta bere lan matematikoak ere osatzeko.
- Cosmographia liburuak Lurraren tamaina neurtzeko metodo bat deskribatzen du, 1670. urtean Jean Picardek Lurreko meridianoa neurtzeko erabili zuena.
- Maurolikok Aristotelesen Mekanikaren edizio bat eta musikari buruzko lan bat argitaratu zituen.
- Orteliusen Theatrum orbis terrarum liburua sintetizatu zuen eta Grammatica rudimenta (1528) eta De lineis horariis idatzi zituen.
- Siziliako mapa ere egin zuen 1575ean argitaratua.
- Mauroikok testu matematiko zaharretan lan egin zuen: Todosio Bitiniakoa, Menelao Alexandriakoa, Autoliko Pitanekoa, Euklides, Apolonio Pergakoa eta Arkimedes. Itzulpen berririk ez zuen egin arren, jadanik existizen ziren greziar matematikarien lanen interpretazio berriak eta interesgarriak sortu zituen.
izen-emailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maurolycus ilargiko kraterrek izen hori darama bere oroitzapenean.