Edukira joan

Falazia

Wikipedia, Entziklopedia askea
FALAZIAK

A silentio argudioa
Ad antiquitatem argudioa
Ad baculum argudioa
Ad consequentiam argudioa
Ad crumenam argudioa
Ad hominem argudioa
Ad ignorantiam argudioa
Ad lazarum argudioa
Ad logicam argudioa
Ad misericordiam argudioa
Ad nauseam argudioa
Ad novitatem argudioa
Ad populum argudioa
Ad verecundiam argudioa
Ex auctoritate argudioa
Cum hoc ergo propter hoc
Ondorio hutsala
Oinarri eskaera
Lastozko gizonaren falazia
Falazia ekologiko
Falazia naturalista
Falazia genetiko
Secundum quid


Sofisma edo falazia argumentu[1][2] baten eraikuntzan arrazoitze baliogabe edo akastun baten erabilerari deitzen zaio. Falaziazko argumentu bat iruzurtia izan daiteke, dena baino hobea denaren itxura izan dezakeelako.

Falaziak premisa multzo batetik logikaz eratortzen ez den ondorio batera darama; hala ere, falaziaren ondorioa egiazkoa izan daitekeela hartu behar da kontuan, falazian ondorio horretara heltzeko prozesua baita okerra.

Falazia batzuk intentzionalak dira, norbait manipulatzeko edota konbentzitzeko asmoarekin; beste batzuk aldiz, intentzio gabekoak dira, ezjakintasun edota hutsegite batek bultzatuta egindakoak. Batzuetan falaziak oso burutsuak eta limurtzaileak dira, eta horregatik arreta handia jarri behar da antzemateko.

Sofismak edo falaziak, normalean “formal” eta “ez-formaletan” bana daitezke. Falazia formala logika sistema estandar edo arrunt batean txukunki espresatua izan daiteke; adibidez, logika proposizionala[1]. Aldiz, falazia informala arrazoiketan izandako akats[3] baten ondorioz sortutakoa da, eta ez logika forma desegoki batetatik eratorria.

Garrantzitsua da aipatzea falazia eta gezurra ez direla gauza bera. Gezurra baieztapen faltsua da, falazia aldiz, baieztapen horien arteko erlazio logiko okerra.

Falazia formala edo logikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Falaziak argudioak ahultzen dituzten akatsak dira. Falazia logikoak argudioa baliogabetzen duten erroreak dira. Falaziak saihesteak argudio onak eratzeko gaitasuna indartzen du. Falaziazko argudioak oso ohikoak dira, eta nahiko konbentzigarriak izan daitezke, entzule edo irakurle axolagabearentzat.

Filosofian, “falazia formal” terminoa falazia logikoei edo deduktiboei erreferentzia egiteko erabiltzen da, eta honela definitzen da: argudio deduktibo baten egituran dagoen akats bat, zeinak argudioa baliogabetzen duen. Falazia logikoa terminoa kontraesankorra da, logika terminoak arrazoiketa balioduna esan nahi duelako, eta aldiz, falaziak arrazoiketa oker bati egiten diolako erreferentzia. Hala ere, termino berdinak erabiltzen dira diskurtso informalean arrazoiketa pobre bati erreferentzia egiteko.

Forma logikoak soilik premisak egiazkoak baldin badira ondorioa ere egiazkoa izango dela ziurtatzen du. Nolanahi ere, logika formalak ez du honelako ziurtasunik ematen premisaren bat faltsua baldin bada, ondorioa egiazkoa edo gezurrezkoa izan daitekeelako. Edozein akats formalek edo falazia logikok modu berdinean baliogabetzen du ziurtasun deduktiboa. Biak, argudioak eta bere premisa guztiek izan behar dute egiazkoak adierazpena egiazkoa izateko.

Falazia formala pentsatzeko modu oker bat da, zeina modu egokian azaldu daitekeen logika sistema estandar batean. Argumentu bat formalki falaziatsua baldin bada, desegoki moduan sailkatzen da, bere egitura logikoan duen akats bategatik. Honelako argumentu bat beti gaizki egongo da.

Falazia formalaren presentziak argudio deduktibo batean ez du argumentuaren premisa edo ondorioaren inguruan ezer adierazten. Biak egiazkoak izan daitezke, edo agian argumentuaren ondorio izan daiteke; baina argudio deduktiboa hala ere ez da baliozkoa ondorioak ez dituelako premisak jarraitzen deskribatu bezala. Ondorioz, argudio batek falazia formal bat izan dezake nahiz eta argudioa ez izan deduktiboa: adibidez, argudio induktibo batek, zeinak modu okerrean aplikatzen dituen probabilitatearen printzipioak edo kausalitatea, falazia formala egin duela esan daiteke.

Falazia formalen adibideak:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-Orokortze azkarra: Susmoak egitea talde oso baten inguruan edo kasu ezberdinen inguruan, adibide bat desegokia denean oinarrituta. Jendearen inguruko estereotipoak. Adibidez: Gazte asko buruarinak dira, beraz, zu ere gaztea zarenez, buruarina zara (gazte batzuk edo gehienak buruarinak izateak ez du esan nahi guztiak hala direnik).

-Lotura ez izatea: Argudio baten premisek ondorio konkretu bat defendatzen dute, baina ez eztabaidatzaileak defendatzen duen ondorioa bera.

-Post hoc: B A-ren ondoren datorrenez, A-k B eragin duela pentsatzea. Batzuetan bi gertakari lotuak egon daitezke, baina beste batzuetan ez dute zertan loturarik izan, nahiz eta jarraian datozen. Adibidez: Azterketen ondoren jendea lasaiago da, beraz azterketak egiteak jendea lasaitzen du (azterketaren ondorengo lasaialdia ez da azterketa egitearen ondorio, gehiago ez ikasi beharraren ondorio baizik).

- Baldintza eta ondorioak nahastea. B A-ren ondorioz gerta daitekeen arren, beste arrazoi batzuen ondorio ere izan daitekeela ahanztea, edota A B-ren ondorioa dela uste izatea. Adibidez: Pellok ikasten badu azterketa gaindituko du. Pellok gainditu du, beraz ikasi du. (Kopiatuz ere gaindi daiteke azterketa, ikasi gabe).

-Malda irristagarria: Eztabaidatzaileak dioenez kateko erreakzio bat, askotan ondorio larri batean amaitzen dena, gertatuko dela, baina ez dagoenean nahiko ebidentzia teoria hori onartzeko. Kausa bat, bestearen atzetik doanean, eta ondorio oso larri batean amaitzean, ezin izango da erdian geratu. Adibidez: Nire alaba asteburuan ateratzen bada, tabernetan sartuko da, hala bada alkohola edango du, hala bada agian marihuana erreko du, hala bada beste edozein droga ere probatuko du eta lagun arriskutsuak eginen ditu... etab. (Kate horretako pauso bakoitza posible da, baina ezin esan daiteke azken egoera lehen pausoaren ondorio zuzena denik).

Aristotelesen aurretiko analitikoek Petitio Principii buruz idazten dute.

Aristoteles izan zen lehena errore logikoak sistematizatzen zerrenda batean, aurkariaren tesia gezurtatzen eztabaida bat irabazteko modu bat bezala sistematizatu[4] zuen moduan. Aristotelesek “Sofismoen Gezurtatzea”-n (De Sophisticis Elenchis) hamahiru falazia antzematen ditu. Bi talde handi bereizi zituen Falazia linguistikoak eta Linguistikoak ez ziren falaziak, batzuk lengoaian dute oinarria eta besteek aldiz ez[5][6]. Falazia hauei gaur egun hitzezko falazia eta falazia materiala deitzen zaie. Falazia materiala eztabaidatzailea hitz egiten ari denaren inguruko hutsegite bat da, eta aldiz, hitzezko falazia eztabaidatzailea nola hitz egiten ari denaren hutsegitea da. Hitzezko falaziak ondorioak lor daitezkeenak dira, hitzen erabilera okerra edo anbiguoarekin[7]. Hizkuntzarekiko dependentea den falazien, hots, falazia linguistikoen adibide bat gizateriaren artean jakintsuak edo ez-jakinak [4]diren ikasleak eztabaida gisa ematen da. Linguistikoak ez diren falaziak konplexuagoak izan daitezke, adibidez:

1.  “Coriscus Sokratesekiko ezberdina da”

2.  “Sokrates gizonezkoa da”

3.  “Ondorioz, Coriscus ezberdina da gizon batekiko”[4]

Whately-ren taldeketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Richard Whately-k falazia modu zabalean definitzen du: “edozein argumentu, edo itxuraz argumentua dena, zeinak erabakigarria dela dirudien, baina errealitatean ez dena”[8].

Whately-k falaziak bi taldetan banatu zituen: logikoak eta materialak. Whately-ren iritziz, falazia logikoak ondorioak premisak jarraitzen ez dituen argumentuak dira. Falazia materialak ez dira akats logikoak ondorioak premisak jarraitzen dituelako. Berak orduan logikoak 2 taldetan banatu zituen: guztiz logikoak zirenak eta guztiz logikoak ez zirenak edo semi-logikoak zirenak. Guztiz logikoak ez zirenen taldean Aristotelesen sofismak zeuden, hauek izan ezik: ignoratio, elenchi, petitio principii eta non causa pro causa, zeinak talde materialean zeuden kokatuta[9].

Intentzionalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuetan hiztunak edo idazleak falazia modu intentzionalean erabiltzen du. Edozein testuingurutan, eztabaida akademikoak, lagunarteko elkarrizketak, diskurtso politikoak, publizitatea edota komedia-helburuak barne, hiztunak falaziazko argudiatzeak erabili ditzake entzulea edo irakurlea konbentzitzeko, ondorioa egiazkoa dela frogatzeko beharrezko ebidentziak emateko asmoz.

Hiztuna edo idazlea gehitzen dituzten adibideak[10]:

  1. Argumentua erlazionatu gabeko gaietara desbideratzea (Ignoratio elenchi).
  2. Pertsona baten izaera iraintzea (argumentum ad hominem).
  3. Argumentu baten ondorioa jotzat hartzea, arrazoitze zirkular baten gisa, “galdera edo auzia hastea” ere deitua (petitio principi).
  4. Logikan jauziak egitea (non-sequitur).
  5. Kausa eta ondorio faltsuak hautematea (post hoc ergo propter hoc).
  6. Baieztatzea eta guztiak ados egotea (argumentum ad populum, bandwagoning).
  7. “Dilema faltsu” bat sortzea, zeinetan egoera gehiegi sinplifikatzen den.
  8. Gertakariak modu selektiboan erabiltzea.
  9. Konparazio faltsuak edo engainagarriak egitea (ekibalentzia faltsua eta analogia faltsua).
  10. Azkar eta argudiorik gabe orokortzea (orokortze azkarra).

Komedian, arrazoitze akatsak helburu komikoekin erabiltzen dira. Groucho Marx-ek falazia amphibolikoak adierazpen ironikoak egiteko erabiltzen zituen; Gary Larson eta Scott Adams-ek falaziazko arrazoitzeak beraien marrazki-bizidun askotan erabili zituzten. Wes Boyer eta Samuel Stoddard-ek humorezko idazlanak idatzi izan dizute ikasleei konbentzigarri izaten erakusteko, falazia formal eta informalak erabiliz[11].

Neurketa falazia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurketa falaziak berme gabeko jauzi inferentzialak dira, neurketa-balioan oinarritutako balore aldarrikapenerantz informazio gordinaren estrapolazioan hartzen dutenak parte.

  • Falazia ainguraduna: Amos Tversky eta Daniel Kahnemanek teorizatu zuen lehen aldiz. Erabakiak hartzerakoan, eskainitako lehenengo informazio zatian gehiegi oinarritzearen ohiko giza joera deskribatzen du teoria honek.
  • Falazia naturalista: arrazoiketa kate batean gerta daiteke, non “izan”-etik “izan behar”-erako berme gabeko estrapolazio bat egiten du. Adibidez “gehiago hobea da”, edota “gorago hobea da”.
  • Analogia faltsua: Informazio puntuen arteko alderaketa ezegonkorrekin baieztapen bat egitea da arrazoiketa honen akatsa.
  • Argumentum ex silentio: informazio falta baten ondorioz ateratako berme gabeko ondorioa da.
  • Falazia ekologikoa: talde batzuen behaketan oinarritutako teoriak indibidualei aplikatzen zaizkionean gertatzen da honakoa. Adibidez, Protestante gehiago dituzten herrialdeetan suizidio-tasa handiagoa baldin badago, Protestanteak beraien buruaz beste egitea gertagarriagoa da.

Beste klasifikazio sistemak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste falaziak sailkatzeko sistemetatik garrantzitsuenak Francis Bacon eta J. S. Millenak dira. Baconek falaziak lau Idola-tan banatu zituen, zeinak giza adimenak egiteko joera handia duen akats mota ezberdinak laburtzen dituen. Eta J. S. Millek gaiaren inguruan eztabaidatzen du bere Logikaren V. liburuan.

Teoria pragmatikoa – ebaluazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Falazia batzuetan akats bat izan daiteke[12]. Falazia heuristika baten erabilera da, ondorio batetara jauzia emateko.

Beti bi aldek hartzen dute eztabaida batean parte. Falaziaren teoria pragmatikoa sostengatzeko elkarrizketaren egitura eztabaidak aurkaria den atal bat eta laguntzailea den atal bat duenaren pentsamenduan oinarritzen da. Elkarrizketak parte hartzaile bakoitzarentzat helburu indibidualak ditu, baina baita helburu kolektiboak ere, parte hartzaile guztientzat.

Teoria pragmatikoak bere erroak falazia gezurtatze sofistiko gisaren kontzepzio Aristotelikoan aurkitzen du, baina horretaz gain falaziak arrazoiketa teknika arrazoidunak direla eta askotan elkarrizketaren helburuak lortzeko erabili daitezkela defendatzen du.

Falazia informalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Forman edo egituran arazoa duten falazia motak dira. Hona hemen adibide batzuk:

  • Ad hominem falazia: esatariari berari erasoe giten dion falazia da.
  • Ad verecundiam falazia: norbaiten autoritatea edo prestigioa erabiltzeari falazia laguntzeko.
  • Ad ignorandum falazia: zerbait egiazkoa edo faltsua dela defendatzen duen argudioa da aurkakoa erakutsi arte.
  • Ad baculum falazia: zerbait indarrean edo mehatxuan oinarrituta babesten duen argudio oro da.
  • Lastozko gizonaren falazia: esatari baten argudioak errefutatzeko, norbaitek bere burua distorsionatzen duenean da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b 1945-, Gensler, Harry J.,. (2010). The A to Z of logic. Scarecrow Press ISBN 9780810875968. PMC 836848792..
  2. John,, Woods,. The Death of Argument : Fallacies in Agent Based Reasoning. ISBN 9789048167005. PMC 913435853..
  3. Informal Fallacies, Northern Kentucky University. .
  4. a b c 1946-, Eemeren, F. H. van (Frans Hendrik),. (2009). Fallacies and judgments of reasonableness : empirical research concerning the pragma-dialectical discussion rules. Springer ISBN 9789048126132. PMC 458558731..
  5. «Aristotle's 13 fallacies» www.logiclaw.co.uk (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
  6. (Ingelesez) «Aristotle’s original 13 fallacies» The Non Sequitur 2008-03-13 (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
  7. Fallacies. 2008-09-05 (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
  8. 1946-, Eemeren, F. H. van (Frans Hendrik),. (2009). Fallacies and judgments of reasonableness : empirical research concerning the pragma-dialectical discussion rules. Springer ISBN 9789048126149. PMC 458558731..
  9. (Ingelesez) Coffey, Peter. (1912). The Science of Logic. Longmans, Green, and Company (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
  10. Edward,, Shewan,. Principles of effective communication. (Revised edition. argitaraldia) ISBN 1930367287. PMC 878922858..
  11. (Ingelesez) «How To Be Persuasive» www.rinkworks.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
  12. N., Walton, Douglas. (2004). A pragmatic theory of fallacy. University of Alabama Press ISBN 9780817350475. PMC 173181675..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]