FC Astana-1964
Sorrera | 1964 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Kazhimukan Munaitpasov Stadium edukiera: 12.343 lagun inaugurazioa: 1938 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Galym Ibrayev | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Oirat Saduov | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Kazakhstango 2. maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2014 | 3.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.fc-astana.kz | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
FC Astana-1964 (kazakheraz Астана-1964 Футбол Клубы) Kazakhstango futbol talde onenetakoa izan zen, Astana hiriburukoa. Kazakhstango 3 Liga eta 3 Kopa irabazi zituen. Gaur egun 3. mailan jokatzen du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izenak dioen bezala, taldea 1964 urtean sortu zen, hasieran Dinamo Tselinograd izenarekin eta 1975ean Tselinnik Tselinograd izena hartu zuen.
Sobietar Batasunaren garaian maila apaletan ibili zen, emaitza aipagarri bakarra 1984ean Kazakhstango eskualde txapelketa irabazi zuenekoa du.
1992an Kazakhstanek independentzia lortu eta bertako txapelketak abiatu ziren. Taldea lehen mailan egon arren bere ibilbidea oso ezegonkorra izan zen, horren lekuko hasierako urte hauetan izan zituen izen aldaketak dira, Tsesna Akmola, Tselinnik Akmola, FC Astana. 1999an Zhenis Astana izenarekin bere "urrezko aroa iritsi" zen 2000 eta 2005 artean 3 Liga eta 3 Kopa irabazi baitzituen. 2009an kiebra jo zuen eta birfundatu beharra izan zen. Honen erruz hiriburuko bigarren taldea bihurtu zen eta FC Astana-1964 izena hartu behar izan zuen.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kazakhstanen: 6
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kazakhstango Liga (3): 2000, 2001, 2006.
- Kazakhstango Kopa (3): 2001, 2002, 2005.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Errusieraz) Webgune ofiziala[Betiko hautsitako esteka]