Edukira joan

Esbjerg

Koordenatuak: 55°28′15″N 8°27′05″E / 55.4708°N 8.4514°E / 55.4708; 8.4514
Wikipedia, Entziklopedia askea
Esbjerg
Esbjerg
hiria
Esbjergeko udaletxea Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Danimarka
EskualdeaHegoaldeko Danimarkako eskualdea
AlkateaJohnny Søtrup
Izen ofizialaEsbjerg
Jatorrizko izenaEsbjerg
Posta kodea6700
Geografia
Koordenatuak55°28′15″N 8°27′05″E / 55.4708°N 8.4514°E / 55.4708; 8.4514
Map
Azalera15 km²
Altuera17 m
Demografia
Biztanleria115.459 (2022ko urtarrilaren 1a)
43.061 (2018)
Metropolia114.244
Informazio gehigarria
Sorrera1868
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakStavanger, Szczecin, Suzhou, Jyväskylä, Eskilstuna udalerria, Maniitsoq (en) Itzuli eta Tórshavn
http://www.esbjerg.dk/

Esbjerg Hegoaldeko Danimarkako eskualdean kokaturik dagoen herria da, eskualdeko bigarren handiena eta Danimarkako seigarrena. Jutlandia penintsularen hego-mendebaldeko itsas portu garrantzitsuena da.

Udalerriari izena ematen dion hiria Esbjerg da, udalerriko herri handiena baita. Hala ere aipatu behar da 2007ko erreforma administratiboan hiru udalerri batu zirela, Esbjerg bera, Ribe eta Bramming. Aipatzekoa da Ribe dela Danimarkako hiri zaharrena.

Danimarkak Schleswig eremua kontrolatzeko bi gerra galdu zituen Prusiarekin eta 1864. urteko Gastein Biltzarrean erabaki bezala hegoaldeko lurrak alemaniarrek eskuratu zituzten, tartean mendebaldeko itsas-portu garrantzitsuena zen Altona ere bai. Berehala sortu zuten Esbjerg, 1868. urtean, Ipar Itsasoan berriro kai handi bat edukitzeko asmoarekin. Inguru egokia iritzi zioten Fanø irlak babesten baitu hiria.

1874. urterako jadanik bazuen trenbidea inguruko hiri daniarrekin komunikatzeko. Gaur egun bertatik ateratzen dira ferryak Ingalaterrara eta Faroe irletara.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Gizakiak itsasoan (danieraz Mennesket ved Havet): giza itxurako estatua erraldoiak dira. Arrantza eta Itsas museoaren parean daude. 1995. urtean ipini zituzten Svend Wiig Hansen eskultorearen obra hauek eta Esbjergeko turismoaren parte dira.
  • Uraren dorrea.

Ekonomia eta garraioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danimarkako bigarren kairik handiena du Esbjergek. Arrantzak garrantzi handia du baina Danimarkak Ipar Itsasoan duen petrolioa kudeatzeko ezinbesteko kaia ere bada. Ferry zerbitzu ugari daude, Danimarkako beste kaiekin lotzen dutenez gain Faroetara eta Islandiara doazenak ere ateratzen dira bertatik.

Honetaz gain trena eta aireportua ere baditu Esbjergek.

Esbjerg fB da hiriko futbol kluba. Bost aldiz irabazi du Daniar superliga eta bi aldiz Danimarkako Kopa.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]