Epona
Epona | |
---|---|
Zelta mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | Zibele eta Rhiannon |
Domeinua | zaldi-hazlea |
Epona Kristautasunaren aurreko jainkosa baten izena da. Harenganako gurtza oso zabaldua zen Europako mendebalean. Galian, Britanian eta Germanian jainkosa horren irudi ugari gorde da, zutik, eserita edo zaldi gainean.
Epona zaldi-behor, poni, asto eta mandoen babeslea zen. Ugalkortasunaren jainkosa zen bereziki, horixe adierazten baitute bere atributuek[1]: patera (kultuetan erabiltzen zen gopor edo platera), kornukopia, edota galburuak. Eta, zenbait eskulturetan, moxalak ondoan dituela agertzen da[2]. Bera eta haren zaldiak, herio bidaian arimak lagunduko zituztela pentsatzen da, erlijio zeltikoetan zaldia heriotzarekin lotzen baita. Horrela izatekotan, Mabinogionen aipatzen den Rhiannonekin paraleloak izango zituen[3]. Eponaren gurtza, "azkenean Erroman maitatutako jainko zelta bakarra"[4], zalditeriaren zaindari gisa[5], Erromatar Inperioan hedatuta zegoen K.a. I. eta III. mendeetan; hori ez da ohikoa jainko edo jainkosa zelta batentzat, horietako gehienak herri zehatzekin lotuta baitzeuden.
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian, zaldizko irudi bat ageri da Markizko Santa Leokadia harpean. Zaldien jainkosatzat hartua izan dute batzuek. Besta batzuentzat, ordea, harpe horretako behe-erliebeak Goi Erdi Arokoak dira.[6] Albaitako herriko Granado ermitan dagoen zaldun baten grabatua Epona gisa uler zitekeela uste izan da[7], baina hori ere zalantzazkoa da. Zeltiar erlijioetan adituak direnen azken ikerketak esaten dute irudi horiek Erdi Arokoak direla eta beraz, Kristau kulturapean eginak[6].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Atributuak dira irudi jainkotiar edo Kristautasuneko saindu batekin irudikatu ohi diren objektuak, horien bidez, jainko, jainkosa edo saindu hori identifikatzeko.
- ↑ Salomon Reinach (1895). "Épona", Revue archéologique. 163–95 or.
- ↑ Henri Hubert (1925). Mélanges linguistiques offerts à M. J.Vendryes. 187–198 or..
- ↑ Phyllis Fray Bober, Réne Magnen berrikusten. "Epona, Déesse Gauloise des Chevaux, Protectrice des Cavaliers", hemen, American Journal of Archaeology, 62.3 (1958ko uztaila, 349–350 or.) 349 or. Émile Thevenot contributed 268 esakintza eta irudikapen dituen corpus bat osatu zuen.
- ↑ Berresford Ellis, Peter (1998). The Ancient World of the Celts. Great Britain. 175. or. ISBN 0-7607-1716-8.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Alfayé Villa, Silvia. (2003). «La iconografía divina en Celtiberia: una revisión crítica.» Achivo Español De Arqueología 76: 82-84. doi: ..
- ↑ (Gaztelaniaz) Elorza Guinea, Juan Carlos. (1970). «Un posible centro de culto a Epona en la provincia de Álava» Estudios de Arqueología Alavesa 4: 275-281. ISSN 0425-3507..