Edukira joan

Elusate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Auskiarren kokapena.
Elusateen txanponak, k. a. V. eta I. mendeen artekoak.

Elusate[1] (latinez: Elusati) Antzinako Erroma baino lehen Akitanian bizi izan zen tribu bat zen, gaur egungo Eauze inguruan. Mendebaldean tarusateak, iparraldean sotiateak, ekialdean laktorate eta auskiarrrak eta hegoaldean bigerrioiak zituzten.[2].

Bere hiriburua Eauzetik hiru kilometro iparralderantz zegoen oppidum bat izan zen, Esbérous eta Higat ordokietan kokaturik. Lubaki eta harresi batek babestuta, Brontze Arotik Burdin Aroaren amaiera arte biztanleak zituen.[3]

Publio Lizinio Krasok, Julio Zesarren ordezkaria zena, k. a. 56an menderatu zituen.[4] Konkista eta gero, elusateek civitas bat eraiki zuten, k.a. I. mendearen amaieran gertuko sotiateekin bat egin zuena.

I. mendean, egungo Eauzetik kilometro batetara, Elusa izeneko hiria eratu zuten ex nihilo. Hiria, kolonia bilakaturik, Novenpopulaniako hiriburu bilakatu zen.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..
  2. Régnier, Fabien; Drouin, Jean-Pierre. (2012). Les Peuples fondateurs à l'origine de la Gaule. Fouenant: Yoran Embanner, 904 or. ISBN 978-2-914855-94-5..
  3. Gardes, Philippe. (2002). Territoires et organisation politique de l'Aquitaine pré-augustéenne. in: Territoires celtiques. Editions Errance, 48-65 or. ISBN 978-2877722193..
  4. C. Julii, Caesaris. Commentarii de bello gallico et civili. ..
  5. Villes et agglomérations urbaines antiques du sud-ouest de la Gaule. Aquitania ISSN 0758-9670..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]