Enigma (Doré)
Enigma (Doré) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Gustave Doré |
Sorrera-urtea | 1871 |
Izenburua | L'Énigme |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 130 () × 195,5 () cm |
Genero artistikoa | allegory (en) |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Orsay museoa |
Bilduma | Orsay museoa, Lisson Gallery (en) eta Louvreko margogintza saila |
Inbentarioa | RF 1982 68 |
Jabea | Gustave Doré eta Frantzia |
Historia | |
Erakusketak | Estrasburgo Budapest Varsovia Bukarest Verona Madril San Frantzisko Nashville Bourg-en-Bresse |
Gertaera nabarmenak | 1885eko maiatzaren 10a Banaketa-kanal — Hôtel Drouot (en) 1982ko ekainaren 15a Banaketa-kanal — Sotheby's |
Enigma (frantsesez: L'Énigme) Gustave Dorék 1871n olio pintura da. Orsay museoan dago jasota. Estilo aldetik erromantizismoan kokatu daiteke.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1871n margotuta, 1870eko Frantzia-Prusia Gerra eta Parisko Komunaren ostean, testuinguru ilun horren lekukotasuna ematen du lanak.[1] 1884an, koadroa beste bi mihisekin batera aurkeztu zen: L'aigle noir de Prusse eta La défense de Paris. Hirurek "1870eko oroitzapenak" izenburupean zeuden.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipatutako hiru lanen artean hau da tragikoena. Margolariaren jenioak alegoria gainditzen du margolan honetan, giza historia guztiaren ikuspegi bihurtzeko.[2]
Lehen begiratuan, margolanak harritzen du bere itxura uniforme eta ia monokromoarekin, desolazio eta heriotza giroa azpimarratzen duena: hilotzak gudu zelaian, hiriak zeruertzean erretzen. Gerra irudikatzeko elementu klasikoak presente daude.
Erdiko bi irudiekin obra esanezinera iristen da: Gizateriaren aingerua, batetik, edo agian Kontzientzia, atsekabetuta ikusten da, belauniko Esfingearen aurrean, gizakiak elkarren aurka bultzatzen dituen betiko enigmaren arrazoia ager dezala eskatuz.
1870eko oroitzapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira hiru lanak:
-
Enigma
-
L'aigle noir de Prusse (Prusiako Arrano Beltza)
-
La défense de Paris (Parisen defentsa)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Dominique Lobstein, « L'Année terrible », L'Histoire par l'image, Réunion des musées nationaux,[1]
- ↑ https://www.musee-orsay.fr/fr/oeuvres/lenigme-9152
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez):Margolanaren fitxa Orsay museoan.