Edukira joan

Dreadnought

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egun dagoen dreadnoughtik zaharrena, USS Texas, 1914an hasi zen zerbitzuan eta egun museo bat da.

Dreadnoughta, korazatu monokalibrea ere deitua, XX. mendean zehar korazatu mota nagusia izan zen. Mota honetako lehenak, Britainiar Itsas Armadaren HMS Dreadnought izenekoak, 1906an zerbitzuan hasi zenean, hainbesteko zirrara eragin zuen non geroago zerbitzuan hasi ziren korazatuak, beren diseinu monokalibrean oinarrituta, dreadnought gisa sailkatu zituzten oro har, eta aurreko diseinuei, berriz, pre-dreadnought deitu zitzaien. Bere diseinuak bi ezaugarri iraultzaile zituen: kalibre bakarreko armamentu astuna eta lurrun-turbinen bidezko propultsioa. Mota honetako ontzien etorrerak, arma-karrera berpiztu zuen, batez ere Erresuma Batuaren eta Alemaniar Inperioaren artean, baina mundu osoan eragina izan zuen, gerraontzi mota berri hau, botere nazionalaren sinbolo erabakigarri bihurtu baitzen.

HMS Dreadnought eraiki aurretik, hainbat urtez garatu zen ontzi monokalibre baten kontzeptua. Japoniar Itsas Armada Inperialak 1904an ekin zion horrelako korazatu bati, baina ontzia pre-dreadnought gisa amaitu zen. Garapen teknikoak azkar egin zuen aurrera, eta ondorengo diseinuek azkar handitu zuten tamaina, eta armamentuan, blindajean eta propultsioan hobekuntzak egin zituzten. Hamar urte eskasean, beste korazatu batzuek zaharkituta utzi zuten HMS Dreadnought bera. Ontzi horiei super-dreadnought deitu zitzaien. Dreadnought asko Lehen Mundu Gerraren ondoren desegin zituzten Washingtongo Itsas Itunaren arabera, baina super-dreadnought modernoenetako batzuek zerbitzuan jarraitu zuten Bigarren Mundu Gerran borrokatzera iritsi arte.

Dreadnought-en eraikuntzak XX. mendeko lehen urteetan baliabide ugari kontsumitu zituen arren, korazatu mota horrekin hornitutako floten arteko topaketa bakarra izan zen: Jutlandiako guduan, Britainiar Errege Itsas Armadak eta Alemaniako Itsas Armada Inperialak elkarren aurka borrokatu zuten emaitza erabakigarririk gabe. Dreadnought terminoa bera (euskaraz: «ikaragaitz»), Lehen Mundu Gerraren ondoren hasi zuten erabiltzen, batez ere Washingtongo Itsas Ituna sinatu ondoren; izan ere, une horretarako zeuden korazatu guztiek ezaugarri berberak zituzten, gerra-gurutzontziek ere bazituzten, dreadnought iraultzaren ondoriozko beste ontzi mota batek bezala.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Mackay, Ruddock F.. (1973). Fisher of Kilverstone. Oxford: Clarendon Press, 326 or. ISBN 0-19-822409-5..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]