Dick Dale
Dick Dale | |
---|---|
(2005) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Richard Anthony Monsour |
Jaiotza | Boston, 1937ko maiatzaren 4a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Loma Linda, 2019ko martxoaren 16a (81 urte) |
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Quincy High School (en) Washington Preparatory High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea, musikagilea, disko-ekoizlea eta rock musician (en) |
Lateralitatea | ezkerra |
Kidetza | Dick Dale and His Del-Tones |
Izengoitia(k) | Dick Dale |
Genero artistikoa | Surf musica rock-and-rolla instrumental rock (en) |
Musika instrumentua | gitarra tronpeta |
Diskoetxea | Capitol Records HighTone Records (en) |
dickdale.com | |
Richard Anthony Monsour (Boston, 1937ko maiatzaren 4a - Loma Linda, Kalifornia, 2019ko martxoaren 16a), Dick Dale izen artistikoz ezaguna, estatubatuar rock gitarra-jotzailea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Surf gitarraren erregea" (The King of the Surf Guitar) deitzen zioten, eta rockaren aldaera horretan aitzintzari jotzen dute askok. Rolling Stone aldizkariak historiako 100 gitarra jotzaile onenen zerrendan sartu zuen.[1]
1950eko eta 1960ko harmarkadetan eragin handia izan zuen Daleren musikak. Besteak beste, Jimi Hendrix, Beach Boys eta Eddie Van Halenengan eragina izan zuela esaten da. Etorkin poloniar eta libanoarren ondorengoa zen Dale, eta Bostonen bizitzen hasi ondoren, Kaliforniara joan zen familiarekin, oraindik nerabe zela. Han zaletu zen surfaren munduarekin eta musikarekin.[1]
1963an egin zen ezagun, The Ed Sullivan Show-en Misirlou kantarekin agertu zenean. Del-Tones bandarekin aritu zen, Lets go Trippin eta Surfer's Choice kantuak egin zituzten, beste askoren artean. 1990eko hamarkadan, Quentin Tarantinoren Pulp Fiction (1994) filmean erabili zuten kantua.[1]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Surfers' Choice (Deltone, 1962; Capitol, 1963)
- King of the Surf Guitar (Capitol, 1963)
- Checkered Flag (Capitol, 1963)
- Mr. Eliminator (Capitol, 1964)
- Summer Surf (Capitol, 1964)
- Tribal Thunder (HighTone, 1993)
- Unknown Territory (HighTone, 1994)
- Calling Up Spirits (Beggars Banquet, 1996)
- Spacial Disorientation (Dick Dale Records/The Music Force, 2001)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «Dick Dale gitarra jotzaile estatubatuarra hil da» Berria 2019-03-17 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.[Betiko hautsitako esteka]