Delia Derbyshire
Itxura
Delia Derbyshire | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Coventry, 1937ko maiatzaren 5a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | 2001eko uztailaren 3a (64 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Girton College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, ingeniaria, soinu banda konpositorea eta electronic musician (en) |
Enplegatzailea(k) | BBC (1960 - 1973) |
Genero artistikoa | musika elektronikoa |
delia-derbyshire.org | |
Ann Delia Derbyshire (1937ko maiatzaren 5a, Coventry – 2001eko uztailaren 3a, Northampton) musika konkretuko konpositorea izan zen, aitzindaria musika elektronikoaren arloan. Soinu-eskultorea, hainbat soinurekin esperimentatu zuen irratirako, telebistarako, antzerkirako eta zinemarako. Lan ezagunenak hauek dira: Londresko BBCk 1963an sortutako Doctor Who zientzia-fikziozko telesail britainiarrarentzat egindako sarrera-kanta eta BBC Radiophonic Workshop-ekin egindako lana. Delia Derbyshire izan zen, funtsean, musika elektronikoa eta soinu-esperimentazioa Britainia Handian nahiz munduko gainerako lekuetan ezagun egiten lagundu zuen emakumea.