Edukira joan

Deep Blue

Wikipedia, Entziklopedia askea
Deep Blue
Fabrikazioa
FabrikatzaileaIBM
GaratzaileaIBM
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak

Deep Blue IBMk xakean joka zedin garaturiko ordenagailua izan zen. 1996ko otsailaren 10ean lehen partida irabazi zuen Gari Kasparoven aurka. Hala ere, sei partidatik bi bakarrik irabazi zituen. Makina berrituta, 1997ko maiatzaren 11n, makinak Gari Kasparov munduko xake txapelduna irabazi zuen sei jokotako bigarren partidan. Kasparovek tranpa egin izanaz leporatu zuen IBM eta errebantxa eskatu zuen. IBMk ezezkoa eman zion eta Deep Blue erretiratu zuen. Kasparovek Deep Blueren bertsio zaharrago baten aurka irabazi zuen 1996an.

Euskaraz Deep Blue “Urdin Iluna”, “Urdin Sakona” edo “Itsaso Sakona”ra itzul dezakegu. Ingelesez eginiko hitz joko bat da, konputagailuak erabiltzen duen adimen artifizialeko algoritmoaren indarra datozen jokaldien sakonerarekin (mugimendu kantitatearekin) batera hazten baita. Deep Blue izenak IBMren urdin kolorea eta aipaturiko algoritmoaren esplorazio gaitasuna erlazionatzen ditu.

Proiektua Fenghsiung Hsuk sortu zuen Carnegie Mellon Unibertsitatean ChipTest izenpean. Honek Deep Thought izan zuen ondorengo, gerora Deep Blue bilakatuko zena. Carnegie Mellonen graduatu ostean, Deep Thought taldeko Hsu, Thomas Anantharaman eta Murray Campbell IBMren ikerketa sailak kontratatu zituen munduko txapelduna garaituko zuen xake makinaren eraikuntzan jarrai zezaten. Zenbait denboraren ostean Anantharamek taldea utzi zuen Wall Streeten lanean hasteko eta Arthur Joseph Hoane batu zen taldera programazio lanak burutzeko. IBMren ikerketa saileko Jerry Brody ere taldera bildu zen 1990an. Taldea Randy Moulicek zuzendu zuen hasiera batean eta Chung-Jen Tanek gerora.

1989ko Deep Thought eta Kasparoven aurkako partidaren ostean, IBMk xake makinaren izena aldatzeko lehiaketa bat sortu zuen eta konputagailuak “Deep Blue” izena hartu zuen. Deep Blue Jr. makinaren bertsio lasaituak Joel Benjamin jokalariaren aurka jokatu ostean, Hsu eta Campbellek Benjamin Deep Blueren hasierako jokaldiak garatzeko gizon egokia zela erabaki zuten, eta IBMren ikerketa sailak jokalaria kontratatu zuen Deep Bluek Gari Kasparoven aurka jokatuko zituen partiden prestaketetan laguntzeko.

1995ean “Deep Blue prototype”k (Deep Thoughten bigarren bertsio batek) zortzigarren Munduko Ordenagailu Xake Txapelketan parte hartu zuen. Deep Blue prototypek Wchessen aurka berdindu egin zuen. Bosgarren txandan Fritz ordenagailu programaren aurka galdu zuen. Hala ere, amaierarako Deep Blue prototypek bigarren postua lortu zuen ‘’ Junior’’ ordenagailu programarekin batera.

1997ko maiatzaren 11n, Deep Blue lehenengo makina izango zen munduko xake txapeldun bat garaitzen, sei jokotik hiru berdindu eta bi irabaziz.

Kasparoven kritikak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasaproven aldeko kritikek IBMk jokaldien ostean zuen jokabidearekin dute zerikusia. Kasparovek, pieza beltzez jokatzen, peoi bati hiltzen utzi zion garaiko makinen antzera Deep Bluek jokaldia onartuko ziolakoan, horrek kontraeraso bat antolatzeko aukera emango baitzion. Makinak ez zuen ordea sakrifizioa onartu, eta Kasparovek jokaldia gizaki batek adierazia izan zela suposatu zuen. Kasparovek Deep Blueren prozesuen erregistroa eskatu zuen jokaldiaren ostean, eta IBMk partida amaitutakoan ematea onartu bazuen ere azkenean ez zuen egin. Egoera honen aurrean Kasparovek partida helburu zientifikoen ordez propaganda egiteko antolatua izan zela salatu zuen. Azkenean, Kasparovek IBM enpresari Deep Blue joko ofizial batera aurkezteko erronka bota zion:

« Nik pertsonalki hemen zaudeten guztioi bermatzen dizuet Deep Bluek xake lehiaketa batean parte hartzen badu, berriro diot, bermatu egiten dizuet birrindu egingo dudala. [1] »

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]