Gasohol
Itxura
Gasohola erregai-mota da, batez ere barne-errekuntzako motorretan erabiltzen dena, berunik gabeko gasolinaz eta urik gabeko alkohol etilikoaz egina (9:1 proportzioan). Oktano-indizea gasolinarena bera du. Gasohola gero eta gehiago egiten da, erregai gisa petroliotik eratorritako produktu gutxiago erabiltzeko, petrolioa gero eta urriagoa eta garestiagoa baita.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.