Edukira joan

Garai

Koordenatuak: 43°11′41″N 2°36′35″W / 43.194722222222°N 2.6097222222222°W / 43.194722222222; -2.6097222222222
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Bizkaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Garai (argipena)».
Garai
 Bizkaia, Euskal Herria
Garaiko ikuspegi orokorra.
Garaiko bandera

Garaiko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaDurangaldea
Izen ofiziala Garai
AlkateaErramun Osa (EAJ)
Posta kodea48200
INE kodea48039
Herritarragaraitar
Kokapena
Koordenatuak43°11′41″N 2°36′35″W / 43.194722222222°N 2.6097222222222°W / 43.194722222222; -2.6097222222222
Map
Azalera7,12 km²
Garaiera300 metro
Distantzia40 km Bilbora
Demografia
Biztanleria334 (2023)
0 (2022)
alt_left 164 (%49,1) (%48,8) 163 alt_right
Dentsitatea0,47 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 20
Zahartze tasa[1]% 12,24
Ugalkortasun tasa[1]‰ 55,56
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 80 (2011)
Genero desoreka[1]% 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 4,26 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 83,39 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 70.53 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.garaikoudala.org

Garai Bizkaiko ekialdean dagoen udalerri txikia eta landa-ingurunekoa da, Durangaldean kokatuta dagoena, Oiz mendiaren magalean. 334 biztanle ditu 2023. urtean.

Bizkaiko beste toki batzuetan bezala, Garain oso ohikoak ziren sasoi bakoitzeko uztan batutako aleak gordetzeko eraikin bereziak, "garaiak" ("garaidxek" Durangaldeko euskaraz) deituak. Gaur egun ere, hauetariko bat ikus dezakegu osorik Etxeita baserriaren ondoan. Eraikin hau oso interesgarria eta baliotsua da herri arkitektura ikerleentzat.

Eliza bi ditu gaur egun, San Juan eta San Migel (nahiz eta baten sasoiak bestearekin zerikusirik ez izan) eta baseliza ugari auzoetan zabaldurik. Santa Katalina, birjina eta martiria, Duñaiturriko etxeak eraikitako baseliza bat dugu Goierriko auzoan.

Aipatzekoa da, baita, Goierriko auzoan, Etxeita baserri ondoan dagoen artea. Arbola hau oso ezaguna da inguruetan bere zabalera eta adinagatik eta Eusko Jaurlaritzak arbola babestuen tartean sartu du. Kondairaren esanetan, bere azpian 300 ardiko artaldea sar daiteke.

Ipar eta ekialdean Berriz, mendebaldean Iurreta eta hegoaldean Abadiño mugakide ditu.

Momoitioko Juan Bataiatzaile Deunaren baselizan, Momoitio auzoan, 2009an IX. mendeko nekropoli interesgarri bat konpondu zuten. Nekropoli hau,1982tik 1985 bitartean argitaratu zuten, Iñaki Garcia Camino arkeologoaren zuzendaritzapean, eta berriz estalia. 2009. urtean, "Aostarri proiektua" burutu zuen Gerediaga Elkarteak eta Garaiko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiako Kultur sailaren laguntzarekin.

IX. eta X. mendeko hilarriak konponduak izan ziren eta baseliza inguruan sasoi hartan aurkitzen ziren bezala jarriak. Bernat Vidal, Abadiñoko hargin ezagunaren laguntzarekin, baseliza barruan 1981ean aurkitu ziren hilarriak konpondu eta kanpoko aldeko nekropolian jarriak izan ziren. Honez gain, sakristiako bi leiho egokitu ziren, argazki eta erreprodukzio batzuekin, ikusleek nekropoliaren garrantzia ikus eta ezagutu zezaten.

Baseliza barruan Udalak gordetzen zituen hilarri eta arkeologi aztarnak ikus ditzakegu argi sentsore batzuen bidez. Aztarna hauen ikerkuntza oinarrizkoa izan da Bizkaiko eta Euskal Herriko erdi aroko historia ezagutzeko, Europako Unibertsitateentzat oinarri bihurtuz, Gerediaga Kultur Elkartearen esanetan.

Durangoko Merinaldearen barruan egon zen Erdi Aroan, eta garai hartan San Miguel de Garay izena hartu zuen eta bi auzotan banatuta zegoen. Nekazaritza eta abeltzaintza izan dira historian zehar jarduera tradizionalak, eta beste garai bateko lekuko dira gaur egun arte iritsi diren baserri multzo ederra.Durangoko merindadeko Biltzarretan (Gerediaga) 6. jarlekua izan zuen.

Garain kokatzen da, ustez, Juan de Garay konkistatzailearen eta Paraguaiko Gobernadorearen jaiotetxea, XIX. mendean Garay-goitia deitua. 1704ko ekainaren 28an, Bizkaiko Biltzar Nagusiek Jaurerriko diru kostuak banatzeko agindutako zentsuan, 36 etxebizitza agertzen ziren

Aro garaikidean, aipatzekoa da 1966ko maiatzaren 1ean ETA-ren Talde Autonomoak, Xabier Zumalde "el cabra" Zornotzako militante historikoa buru zelarik, egindako ekintza sinbolikoa. Frankismo gorrian, ikurrina herriko leku ikusgarrian paratuz eta ordu batzuetan herria, armaz, beraien menpe izanik. Euskal bandera publikoki eta klandestinoki plazaratu zen lehenengo aldietakoa izan zen hura. (Ref.: Javier Zumalde, Mi lucha clandestina en ETA, Status ediciones, 2004).

Garaiko biztanleria

2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetan EAJ-PNV izan zen alderdi bozkatuena[4]. Geroztik, Erramun Osa da Garaiko alkatea Herriko Taldeak 12 urtez alkatetzari eutsi ostean [5].

Garaiko udalbatza

Alderdia

2019ko maiatzaren 26a

2015eko maiatzaren 24a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 7
110 (% 48,67)
2 / 7
75 (% 34,88)
Herriko taldea
3 / 7
104 (% 46,02)
5 / 7
125 (% 58,14)
Alderdi Popularra
0 / 7
3 (% 1,33)
Datuen iturria: 2015eko eta 2019ko udal hauteskundeen emaitzak eitb.eus webgunean
Garaiko Matias Larrinagaren[6] pasartea (Ahotsak[7] proiekturako)

Garain[8] Durangaldeko hizkera[9] da nagusi, mendebaldeko euskalkiaren aldaera.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko herri gehienetan bezala, urteko sasoi desberdinetan jaiak ospatzen dira, Santiagoren omenez egiten direnak garrantzitsuenak izanik. Jai hauetan, herriko dantzari talde ospetsuak "Gernikako arbola dantza", "Dantzari dantza" eta "Agintariena" deitutako dantza ezagunak egiten ditu.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Garaiko Garatikua baserri-jauregia.
San Joan eliza.
  • Migel Deuna eta San Joan bataiatzailearen parrokiak.
  • Katalina Deuna eta Momoitioko San Joan bataiatzailearen baselizak, azken honen ondoan Momoitioko nekropolia dagoelarik.
  • Baserriak: Aiartza Goena, Aiartza Barrena, Aiartza erdikoa, Aiartza Goitia, Aldatza, Arroita ganekoa, Askaiturrieta, Barraikua,Bekoetxea, Bekoetxea errota, Beratua azpikoa, Beratua, erdikoa, Beratua goiena, Duina beitia (Duñabeitia), Duinaiturri, Emaldia, Etxebarria, Etxeita, Etxeitabehe, Etxetxuaga, Garai-andia, Garai goitia, Guzurmendi, Ikastoikua, Landabarrena, Lazpita, Mailukitza, Milikua, Milikua bizkar, Momoitio azpikoa, Momoitio ganekoa, Oar azpikoa, Oar ganekoa, Orubeta, Otokoa, Potoko, Ugalde, Urien azpikoa, Urien ganekoa, Urresti, Zelai bizkar (solabizkar), Zelai garai (solagarai) eta Zelai.

Garaitar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Momoitioko San Joan ermita

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Udal hauteskundeak 2019 - Garai - Anboto.org» anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-21).
  5. (Gaztelaniaz) «El PNV arrebata el Ayuntamiento de Garai a Herriko Taldea doce años después» durangon.com 2019-05-26 (Noiz kontsultatua: 2020-05-21).
  6. «Larrinaga Lejarraga, Matias - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
  7. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
  8. «Garai - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-09).
  9. «Durangaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa