Edukira joan

Gara (egunkaria)

Koordenatuak: 43°18′04.37″N 2°01′00.77″W / 43.3012139°N 2.0168806°W / 43.3012139; -2.0168806
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gara
GARA2.png
Motainformazio orokorra
Fitxa teknikoa
Hizkuntzagaztelania, euskara, frantsesa
Argitaratze lekuaDonostia
Koloreakoloreko eta zuri-beltzeko orriak tartekatzen ditu
ArgitaletxeaEuskal Komunikabideen Hedapenerako Elkartea (EHKE S.A.)
Banaketa
Banatze-eremuaEuskal Herria Euskal Herria
Maiztasunaegunero
Salneurria1,50
Historia
IdeologiaEzkertiar eta abertzalea
SortzaileaAkziodun herritarrak
ZuzendariaIñaki Soto
ErredaktoreakIñaki Iriondo, Ramón Sola
ZutabegileakArtemio Zarco, Floren Aoiz, Alfonso Sastre, Amparo Lasheras, Antonio Álvarez Solís
gara.naiz.info
Gara egunkariaren egoitza Donostian, Ibaeta auzoan.

GaraEuskal Herriko egunkaria izena ere darabil— Euskal Herriko kazeta hirueleduna da, batez ere gaztelania erabiltzen du. Erredakzio nagusia Donostiako Igara auzoan du eta gainontzeko ordezkaritzak Iruñea, Gasteiz, Bilbo eta Urruñan.

Lehen alea 1999ko urtarrilaren 30ean argitaratu zen, Baltasar Garzón epaileak Egin egunkaria itxi eta 6 hilabetera.

Ildo editoriala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen alea karrikaratu zenetik, egunkari horrek bere egin zuen Euskal Herriko gatazka historikoa gainditzeko helburua, printzipio demokratikoen eta euskal errealitate nazionalaren errespetutik. Hori izan da bere sormenetik Gararen ildo editorialaren ezaugarri nagusia, egunkariak berak maiz jakinarazi duen bezala. Gainera, bere burua ezkertiarra, abertzalea eta aurrerakoia definitu izan du. Bere orrialdeetan, ezker abertzaleko sektoreei ez ezik, Euskal Herriko hainbat gizarte eragile, sindikatu eta alderdiri egin die leku.

Garak bere sorreratik bertatik argi eta garbi esan izan duen bezala, "ekimen informatibo hau herri honek bizi duen testuinguru globalarekiko lotura estua du" eta "ezin bereiz daiteke bere jaiotza baino sei hilabete lehenago jazotako gertakariarengandik". Gertakari hori Egin egunkariaren eta Egin Irratiaren itxiera da (1998ko uztailaren 15a) Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzón epailearen aginduz. Gertakari horrek euskal gizarteko sektore zabal bat eskaintza informatiborik gabe utzi zuen.

Behar horri erantzuteko eta komunikazio esparrua zabaltzeko helburuarekin jaio zen Gara. Sorkuntza kanpaina herritar erraldoi batek ahalbidetu zuen, bere sorreratik izaera herritarra baitauka egunkariak. 10.000 euskal herritar eta atzerritar akzionista bilakatu ziren kanpaina horren bitartez. Gehienbat herritarrengandik jasotako 1.000 milioi pezetako kapitalarekin jaio zen Gara. Lehenengo lantaldea 65 profesionalek osatzen zuten, Mertxe Aizpurua lehenengo zuzendariaren esanetara.

1999ko urtarrilaren 9an, "0 zenbaki bat" zabaldu zuen Garak, bere asmo eta egunkari berriak sortzeko arrazoiak azaltzen zituena. Bertan zehazten ziren bere jarrera informatibo eta editorialaren ezaugarri nagusiak. 198 egun soilik igaro ziren Gararen ernari alditik jaiotzaraino.

Gara egunkariaren zati gehiena gaztelaniaz idatzita badago ere, egunkariak hasieratik egin dio leku berezia euskarari eta berariaz gaineratu ditu hizkuntza honetako edukiak, ehuneko handi batean. Gainera, jaiotzatik azaldu izan du euskararen normalizazioaren aldeko jarrera. Bestalde, Le Journal du Pays Basqueren itxieraz geroztik, noizean behin frantsesez idatzitako artikuluak ere argitaratzen ditu.

Jaiotzetik 2004 arte Mertxe Aizpurua izan zen zuzendari, artean Josu Juaristi orduko erredaktore buruari eman zion lekukoa eta horrek 2011ko urtarrilaren 30ean orduko iritzi saileko arduradun Iñaki Sotori utzi zion zuzendari kargua.

Hainbat gizarte eragile eta alderdi politikoren hitzetan, Gara, bere sorreratik, jazarria izan da Espainiako Estatuaren aldetik, Eginen oinordekoa dela aitzakipean. Gainera, Garako erredakzio kideek ETAri egindako elkarrizketa dela-eta, zuzendariek behin baino gehiagotan deklaratu behar izan dute Espainiako Auzitegi Nazionalean. Hala ere, Fiskaltzak ezarritako salaketak bertan behera geratu dira beti.

Garak jasan duen erasorik larriena, alta, beste bide batzuetatik iritsi da, Espainiako Gizarte Segurantzak Eginek ustez zor zituen zergen arduradun egin baitzuen. Bahikuntza saihesteko, eta bide judiziala ustiatu bitartean, Garak bere burua "ordainketa-etendura"n deklaratu zuen.

Informazio orokorreko hedabide hau Euskal Herri osoan banatzen da. Garak 73.000 irakurle ditu egunero Euskal Autonomi Erkidegoan eta 18.000 Nafarroan (Cies, 2016) bere paperezko edizioan eta Interneten azken hilabetean 132.000 bisitari izan zituen Nafarroan eta EAEn.

Gararen aldeko musika jaialdia, Donostia, 2019

Azalaren ondoren, papereko edizioan hurrenkera honetan ageri dira atalak: eguneko gaiak, iritzia, Euskal Herria, mundua, ekonomia, kirolak, eskelak, kultura, zinema eta ikus-entzun. Edizio digitalean, berriz, ez daude hainbeste atal. Eguneko gaiak, ekonomia, Euskal Herria, iritzia, kirolak, kultura eta mundua atalak soilik ageri dira.

Papereko edizioaren goiko aldean data (zenbakia eta asteko eguna), zenbakia eta prezioa ageri dira. Horrez gain, berezitasun bat ere badauka Garak, izan ere, Euskal preso politikoen kopurua ageri da “free them all” esaldia alboan duela. Webgunean ere ageri da (www.naiz.eus).

Edizio digitalean, irakurlea beste hedabide batzuetara bideratzen duten loturak ageri dira (Bilbotarra, Iruindarra, 7K, Gaur8, Mediabask, Kazeta, Info7 eta 11 Telebista).

Gararen enpresa argitaratzailea Baigorri argitaletxea S.A. da, Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkartea S.A.ren barruan dagoen enpresa. Talde horren baitan beste hedabide batzuk ere argitaratzen dira: paperezko edizioa dutenak (Gaur8, Zazpika, Mediabask), beste batzuk ikus-entzunezkoak (Info7 Irratia) eta beste batzuk, digital hutsak (Kazeta). Hamaika TBren bazkideetako bat ere bada EHKE.

Gararen erredakzioaren antolaketari dagokionez, politika, jendartea eta nazioarteko berriemaileak Iñaki Iriondo, Ramon Sola, Mertxe Aizpurua eta Dabi Lazkanoiturburu dira. Aktualitateaz, Iraia Oiarzabal Euskal Herriaz arduratzen da; nazioartekoaz, Ainara Lertxundi; ekonomiaz, Txisko Fernandez, Naiz.eus Amaia Ugarteren ardura; kirolarena, Asier Aiestaranena; eta kulturako arduraduna Xole Aramendi da. Azkenik, aurreikuspenen eta edizio jarraipenaren arduradunak Mikel Jauregi eta Alazne Basañez dira (2018).

Negozio eredua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paperezko edizioari dagokionez, Gararen eguneroko prezioa 1,5 eurokoa da astelehenetik ostiralera; larunbatetan, egunkariak eta harekin datorren Gaur8 astekariak 1,8 euro balio dituzte; eta igandeetan, Garak eta 7K igandekariak 2,5 euroko prezioa dute (2018).

Online edukiei dagokienez, guztiak ez dira doakoak: haietako batzuetara sarbidea izateko, ordaindu behar da. Webgunera sartzean hainbat albiste edota artikuluk giltzatxo bat dute titulu ondoan, sarbide mugatuko edukiak dituztelako. Paywall mota guztien artean, freemium sistema darabil Naiz-ek: hau da, eduki batzuk doakoak dira eta premium direnak, aldiz, ordaindu beharrekoak. Edukiotara sartzeko, harpidetu beharra dago eta hainbat harpidetza aukera eskaintzen dituzte.

Auzien kronologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunkaria jaio zenetik, anitz auziri egin behar izan die aurre eta bere bideragarritasuna arriskuan egon da sarritan, horien ondoriozː

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
43°18′04.37″N 2°01′00.77″W / 43.3012139°N 2.0168806°W / 43.3012139; -2.0168806