Gabe Newell
Gabe Newell | |||
---|---|---|---|
(2010) | |||
Ahotsa | |||
1996 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Gabe Logan Newell | ||
Jaiotza | Colorado, 1962ko azaroaren 3a (62 urte) | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Davis Senior High School (en) Harvard Unibertsitatea (1980 - 1983) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | jolas diseinatzailea, ekintzailea, programatzailea eta informatikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Microsoft (mul) (1983ko azaroa - 1996ko ekaina) Valve Corporation (1996ko abuztua - | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Gabe Logan Newell (Colorado, 1962ko azaroak 3), Interneten Lord Gaben izengoitiz ezaguna, estatubatuar bideo-joko garatzaile eta enpresaria da, banaketa digitaleko Valve konpainiaren sortzaile gisa ezaguna. 1980ko hamarkadaren hasieran Harvard Unibertsitatean ikasteari ekin baina abandonatu egin zuen eta Microsoften lan egiten hasi zen. Bertan, Windows sistema eragilearen hasieran ekoizle gisa lan egin zuen.
1990eko hamarkadaren erdialdean Microsoften lanean jarraitzen zuen bitartean, Id Softwareren Doom eta Quake probatu ondoren Newell eta bere lankidea Mike Harrington bideo-jokoak entretenimenduaren etorkizuna zirela konbentzitu ziren. Jokoak garatzeko estudio sortzeko, Newellek eta Harringtonek 1996an Microsoft utzi eta Valve sortu zuten. Harrezkero, Newellek presidente izaten jarraitzen du.