Goi teknologia
Goi teknologia, azken teknologia edo goi-teknologia ere deitua, garapen-egoera aurreratuenean dagoen teknologia da, edo, besterik gabe, une horretan eskuragarri dagoen teknologiarik aurreratuena. Gaur egun goi-mailako teknologiatzat jotzen diren produktuek informatikako elektronika aurreratua erabiltzen dute askotan, baina bioteknologikoak edo material berrienak ere badaude. Teknologia aurreratuenak abantaila asko ekar ditzake, baina arrisku eta desabantaila handiak ere baditu. Hori dela eta, askotan, espazioaren esplorazioan edo eremu militarrean teknologia ziurtatua aukeratzen da, zaharragoa, baina fidagarriagoa eta, batzuetan, merkeagoa eta merke
agoa mantentzeko.[1]
Goi teknologia, oro har, berrikuntza teknologikoa azpimarratzen duten sektore ekonomiko eta industrialei aplikatzen zaien terminoa da. Goi teknologiako industriek garrantzi handia dute ekonomia modernoan, eta, askotan, beste industria batzuek baino soldata askoz handiagoa izaten dute. Hazkunde ekonomiko handia izan du 1950eko urtetik aurrera, nahiz eta askotan burbuila ekonomikoak jasan izan dituen, batez ere mundua sare zabal batean sartu zenetik. Goi teknologiako enplegua manufakturatik zerbitzuetara aldatu da azken urteotan.
Goi teknologia sormen-modu berri bat da, eta arrastoa uzten ari da teknologiaren munduan, eta jende asko aprobetxatzen ari da. Goi teknologia esparru askotan dago, ordenagailuetan eta Interneten, esaterako. Izan ere, hainbat tresna informatiko sortu dira.[2]
Goi-teknologiako produktuetan kalitate handiko ordenagailuak egon daitezke adibidez; oso tresna ezagunak dira eta informatikaren muina osatzen dute. Ordenagailurik gabeko informatikak ez luke zentzurik izango. Goi-mailako teknologiak tresna informatikoen hainbat gama nabarmen ditu. Tresna horiez gain, erloju konektatuak ere badaude, smartphoneak bezala Internet bidez konektatzeko aukera ematen dutenak.[3]
Izenaren jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez dago Goi teknologia izeneko teknika klase espezifikorik, kontzeptua denboran zehar aldatzen delako, beraz, 1960ko hamarkadan "Goi Teknologia" gisa iragartzen den produktu bat gaur egun Behe Teknologiatzat har liteke, hau da, zerbait primitibotzat hartuko litzateke. Definizioari buruzko argitasun faltak marketin-sailak produktu berri eta berrienak Goi Teknologia izena deskribatzeko jarri da.
Goi-teknologiaren kontrakoa behe-teknologia da, teknologia sinpleari erreferentzia eginez, askotan tradizionala edo mekanikoa; adibidez, abako bat teknologia baxuko kalkulu-gailu bat da.[1]
Abantailak eta desabantailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abantailak | Desabantailak |
---|---|
Komunikazio errazagoa, azkarragoa eta eraginkorragoa | Teknologiarekiko mendekotasun handiagoa |
Fabrikazio teknika hobeak eta eraginkorragoak | Askotan, azken teknologia erabiltzeak dakartzan
kostu handiak (batez ere enpresa txikientzat) |
Hondakin gutxiago | Lanpostuak murrizteko arrisku handiagoa |
Stockak kudeatzeko eta ordenatzeko sistema eraginkorragoak | Kaleko denda altuak ixtea online negozioaren alde |
Ikuspegi berritzaile berriak garatzeko gaitasuna | Segurtasun-arriskua datuei eta iruzurrari dagokienez |
Merkaturatze eta sustapen eraginkorragoak | Aldian-aldian eguneratu beharrekoak |
Salmenta-bide berriak | Jaitsi daiteke edo hutsegiteak izan ditzake, eta horrek
berehala geldiarazi ditzake negozio eragiketa guztiak |
Erabiltzen diren eremuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goi teknologia eremu askotan erabil daiteke, baina hauek dira ohikoenak:
- Domotika: arkitekturan ere badago High tech izeneko arkitektura-estilo bat, eta hortik datorkio aurrerapen teknologikoaren izena.
- Informatika: bai programazioaren adarrean, algoritmo berriekin, bai osagai berriak dituzten ekipoetan.
- Telematika: protokolo eraginkorragoak edo konpresio-algoritmo berriak erabiliz.
- Robotika: beste batzuen arteko ikaskuntza-algoritmo aurreratuagoak txertatzea.
- Industria aeroespaziala: nahiz eta askotan topikoa baino gehiago errealitatea den berrikuntza berriek sor ditzaketen arazoengatik.
- Bioteknologia: ohinarritutako teknologia da eta nekazaritzan, botikan, elikaduran, ingurugiroan eta medikuntzan eragiten du gehien bat.[5]
- Militarra: erabiltzen dute pistoletarako, tanketarako...
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goi-teknologiak funtsezko zeregina du ekonomian; izan ere, produkzio-prozesuetarako, batzuetan, azken teknologia behar izaten da, ekoizpen-aukeren muga ahalik eta handiena izan dadin. Azpimarratzekoa da mugaren barruan ekoizpeneko puntu "posibleak" direla; mugan, berriz, ekoizpeneko puntu "maximoak" dira, eta mugatik kanpo ezinezko puntuak dira, egungo teknologia dela eta.
Hemen puntu garrantzitsu batean sartzen da teknologia, horren araberakoa baita ekoiztu daitekeen kantitatea. Adibidez, urtez urte autoen ekoizpena handitu egin daiteke teknologia asko handitu delako, baita botilen ekoizpena ere. Teknologian gertatzen den aldaketa bat ekoizpen-kurbaren mugimendua da; ezkerrarentzat bada, ekoizpena murriztu egiten da, eta eskuinarentzat bada, ekoizpena handitu egiten da; beraz, abangoardiako teknologia duenez, ahalik eta ekoizpen handiena aukeratuko da.[6]
Erreferientziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) Alta tecnología. 2022-02-23 (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
- ↑ (Ingelesez) «What is High Tech? - Definition from Techopedia» Techopedia.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) ¿Cuáles son los campos de intervención de la alta tecnología? | Noticias de actualidad : Ciencia, Tecnología, Deporte, .... 2021-08-27 (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
- ↑ (Ingelesez) «Advantages and disadvantages of using new technology for businesses - Technological influence on business activity - Eduqas - GCSE Business Revision - Eduqas» BBC Bitesize (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
- ↑ Portillo, Germán; Portillo, Germán. (2019-04-24). «Zer da bioteknologia eta zertarako balio du?» Renovables Verdes (Noiz kontsultatua: 2022-10-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cervera, Pepe. (2016-02-15). «Submarinos nucleares con Windows XP y otras locuras del 'software' militar» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).