Blarneyko gaztelua
Blarneyko Gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Munster |
Irlandaren banaketa administratiboa | Corkeko konderria |
Herrixka | Blarney |
Koordenatuak | 51°55′44″N 8°34′15″W / 51.9289°N 8.5708°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1446 |
Arkitektura | |
Webgune ofiziala | |
Blarneyko Gaztelua (irlanderaz Caisleán na Blarnan eta ingelesez Blarney Castle) Blarney udalerrian dagoen erdi aroko gotorleku bat da, Irlandako hego-mendebaldeko Cork Konderrian dagoeen izen ebrdineko Blarney udalerrian. Martin ibaiaren bazter-bazterrean.
Gaztelua XIII. mendearen hasieran eraiki zen, 1446an suntsitua, eta Munstergo erregea zen Dermot McCarthyk berreraikia. Zati batean suntsitua dago, omenezko dorrea eta zenbait gela besterik gelditzen direlarik. Goikaldean Etorriaren harria edo Blarney harria kokatzen da. Bisitariek hutsean exekituta daudelarik harri ospetsu honen behealdea musukatu behar dute eta honela hitz-jarioaren edo ele-edertasunaren dohaia jasoko dute.
Gaztelu honen inguruan lorategi ederrak daude, hauetan Druid's Circle ("Druiden Zirkulua"), Witch's Cave ("Sorginaren Leizea") eta Wishing Steps ("Desioen Harmailak") gune interesgarriak topa daitezkelarik. Hemendik hurbil Blarney House deritzon etxea dago, 1874an berritutako eskoziar erako etxalekua eta XV. mendetik aurrera Colthurst familiaren egoitza dena.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Airetik ikusitako gaztelua eta lorategien ikuspegia
-
Blarneyko harria edo Blarney Stone ospetsua musukatuz
-
Blarney Etxea edo Blarney House
-
Gazteluko lorategiko Wishing Steps edo Desioen Harmailak direlakoak
-
The Fairy Glade edo Maitagarriaren Agerrunea
-
Sakrifizioen Aldarea
-
The Rock Close deritzon harria