Beartzun
Beartzun | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Baztan |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°07′16″N 1°28′10″W / 43.12111°N 1.46944°W |
Demografia | |
Biztanleria | 50 (2020) |
Beartzun Elizondoko (Baztan) ekialdean dagoen baserri-auzoa da. Ingurune menditsuan kokatua, iparraldean ez du urruti Auza (1.305 m), Baztango tontorrik nabarmenena.
Beartzungo errekako urak Bidasoa ibaira doaz.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar-mendebaldean herrikidea den Berro eta harantzago norabide berean herriburua den Elizondo, hegoaldean Aldude (Nafarroa Beherea), ekialdean Banka eta Aldude (NB) eta mendebaldean Irurita (Baztan) mugakide ditu.
Koartela
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auzo honetan karabineroen edo mugazainen kaserna egon zen, gaur egun hondakinak baino ez daude zutik. Hiru solairuko eraikina zen. Martxan zegoenean, 18 goardia bizi ziren, eta aduanaren arduradunak ziren. Tenientea ere egon zen, baina ez zen bertan bizi. Karabineroez gain, bi goardia sekretuak ibiltzen ziren, uniformerik gabe: Sarasola eta Bordaxuri deiturikoak.[1]
Beartzundar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joxepi Miura, Urruxka etxekoa eta bailarako kultur dinamizatzailea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo-estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Baztango udal webgunea
Elizondo | ||
---|---|---|
Antzanborda | Beartzun | Berro | Etxaide |
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |