Edukira joan

Beta Ursae Minoris

Koordenatuak: Zeruko mapa 14h 50m 42.3s, +74° 09′ 20″
Wikipedia, Entziklopedia askea
Beta Ursae Minoris
Diagram showing star positions and boundaries of the Ursa Minor constellation and its surroundings

β Ursae Minoris edo Kochab izarraren kokapena
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Ursa Minor
Igoera zuzena 14h 50m 42.32580s
Deklinazioa +74° 09′ 19.8142″
Itxurazko magnitudea (V)2.08
Ezaugarriak
Mota espektralaK4 III
U−B kolore indizea+1.78
B−V kolore indizea+1.47
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv)+16.96 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: -32.61 mas/u
Dec.: +11.42 mas/u
Paralajea (π)24.91 ± 0.12 mas
Distantzia130,9 ± 0,6 au
(40,1 ± 0,2 pc)
Zehaztasunak
Masa2.2 ± 0.3 M
Erradioa42.06 ± 0.91 R
Argitasuna390 ± 25 L
Gainazaleko grabitatea (log g)1.83
Tenperatura4,030 K
Metaltasuna [Fe/H]–0.29 dex
Biratze abiadura (v sin i)8 km/s
Beste izendapenak
Kochab, Kocab, Kochah, 7 Ursae Minoris, Al Kaukab al Shamaliyy, BD +74 595, FK5 550, GCTP 3373.00, HD 131873, HIP 72607, HR 5563, SAO 8102.

Beta Ursae Minoris (β UMi edo Kochab) Ursa Minor konstelazioko bigarren izarrik distiratsuena da eta "orga"ko distiratsuena. Izarrik distiratsuena Iparrizarra da konstelazio horretan. Bere izen tradizionala Kochab da. Iparrizarratik 16ºra dago eta bere itxurazko magnitudea 2,08 da. Hipparcosek egindako paralajeari esker bere distantzia ezagutu ahal dugu, 130,9 argi-urte (40,1 parsec).

Kochab eta bere ondoan dagoen Pherkad erraz ikus daitezke begiekin eta batzuetan "Poloaren zaindari" izena eman izan zaie. K. a. XV. mendetik 500era arte bi izar horiek ziren iparraldea markatzen zutenak, biak baitzeuden distantzia antzekora. Horren ostean Thuban izarra izan zen iparraldeen zegoena eta orain Iparrizarra da. Mugimendu hau prezesioari esker gertatzen da.

Izar erraldoi bat da, K4 III izar sailkapena duena. Eguzkia baino 130 aldiz distiratsuagoa da. Kanpoko geruza Eguzkia baino 42 aldiz handiagoa izateraino hedatu da. Atmosfera luzatu honek Eguzkiaren kanpoko geruzak baino 390 aldiz argi gehiago isurtzen du. 4.080 K da atmosferako kanpoaldearen tenperatura.

Kochab izenaren jatorria arabieran dago الكوكب al-kawkab "izarra", ziurrenik الكوكب الشمالي al-kawkab al-šamāliyy "ipar izarra" edo, literalki, "zeruko objektua". Izen bera izan zezakeen Polarisek eta ziurrena da grezieraz ΠολΟς ("polos") deitzen zuten izarra hau izatea, iparretik gertuago baitzegoen hau.

Txineraz 北極 (Běi Jí, Ipar Poloa) izenarekin β Ursae Minoris, γ Ursae Minoris, 5 Ursae Minoris, 4 Ursae Minoris eta Σ 1694 objektuek osatzen duten konstelazioa ezagutzen da. Horregatik β Ursae Minorisek 北極二 (Běi Jí èr, Ipar Poloko Bigarrena) izena hartzen du, 帝 (Dì) edo enperadorea ordezkatuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]