Banku-izu
Itxura
Banku-izua banku bateko bezeroek modu masiboan eta denbora-epe labur batean bankuan ezarrita dituzten kontu eta gordailuen itzulketa eskatzen duteneko fenomenoa da, gehienetan finantza-krisialdi garaietan. Banku-izuak bankuaren porrota ekar dezake, bankuak bere aktiboekin bezeroen pasiboei aurre egin ezin dienean. Gainera, bankuek euren epe-laburreko pasibo eta ageriko kontuetatik zati bat soilik izaten duten eskubidirutan edo modu eskuragarrian, nazioko banku zentralak behartzen dien kutxa-koefiziente deritzon portzentajean hain zuzen, bezeroen berehalako itzulketa-eskaerei aurre egiteko ezintasuna larriagotuz.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |