Edukira joan

Baltasar Karlos Austriakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baltasar Karlos Austriakoa


Asturiasko printze

1632ko maiatzaren 7a - 1646ko urriaren 9a
Filipe IV.a Espainiakoa - Philip Prospero, Prince of Asturias (en) Itzuli

Montblanceko dukea

Bizitza
JaiotzaMadril1629ko urriaren 17a
Herrialdea Espainia
 Portugalgo Erresuma
HeriotzaZaragoza1646ko urriaren 9a (16 urte)
Hobiratze lekuaPanteón de Infantes
Heriotza moduaberezko heriotza: Baztanga
Familia
AitaFilipe IV.a Espainiakoa
AmaElisabet Borboikoa
Ezkontidea(k)ezkongabea
Haurrideak
LeinuaHabsburgo
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakcrown prince (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 7643928 Edit the value on Wikidata

Baltasar Karlos Austriakoa edo Espainiakoa (gaztelaniaz: Baltasar Carlos de Austria; Madril, 1629ko urriaren 17a - Zaragoza, 1646ko urriaren 9a), Austriako Etxeko Espainiako Infantea izan zen.Asturiasko printzea izan zen 1632tik 1646ra, Filipe IV. Espainiakoaren lehen seme legitimo gisa.

Baltasar Karlos Filipe Espainiako erregearen eta bere lehen emaztea Isabel Borboikoaren lehen seme legitimoa izan zen. Filiperen lehen ezkontzako seme-alaba gizonezko bakarra zenez, oinordekotzat hartzen zen.

Guztiarekin, lehen seme gizonezkoa sasikoa izan zuen Filipe IV.ak, Frantzisko Fernando Isidro Austriakoa, zeina haurra zelarik, Juan Isasi Idiakez noble euskaldunaren zaintzapean utzi zuten erregeak eta Olivaresko Konde-Dukea. Isasik Eibarko bere etxera (Markeskua jauregira, orduan Isasiko Dorrea) ekarri zuen haztera Frantzisko Fernando, eta bertan lau urte bizi ondoren, 7 urte zituela hil zen. Ez dirudi Frantzisko Fernandoren heriotzak zalantzarik sortu zionik Filipe IV.ari Juan Isasik eman zion tratuaz, zeren hain zuzen ere Baltasar Karlosen irakasle eta zaindari izendatu zuen Isasi, 1634ko azaroaren 12an sinatutako aginduz. Bost urte zituela, beraz, Juan Isasi Idiakezen zaintzapean hasi zen bizitzen Baltasar Karlos. Lana ondo egingo zuen, ze erregeak Pie de Conchako bizkonde izendatu zuen Isasi hiru urteren buruan (1637an), eta konde hurrengo urtean.[1]

1642tik Olivaresen politika gaztelazale zentralistagatik ezinegona zabaldua zegoen batez ere Katalunian, eta Filipe IV.ak politika aldaketa bat bideratu zuen, batetik Olivares agintetik apartatuz, eta bestetik Baltasar Karlosen promozioa eginez Aragoi, Valentzia eta Nafarroako erresumetan, zeinek oraindik izen hori baitzeukaten Espainiako Inperioan.[2]

1645an bira hasi zuen Filipe IV.ak Baltasar Karlosekin eskualde periferiko horietan. Urte hartako martxoaren 11n Aragoiko Gorteen aurrean bertako foruen zina egin zuen infanteak. Ondoren Iruñera joan ziren non gauza bera egin behar zuen, baina nonbait euskal pilota partida bat ikusi ondoren gaixotu egin zen, eta sendatu arte itxoin behar izan zuen. Azkenean 1645ko maiatzaren 25ean egin zuen Nafarroako erresumako foruen zina Iruñean.[3]

Ondoren familia berriz Zaragozara aldatu zen berriro, non osasun egoera halamoduzkoan jarraitu zuen Baltsar Karlosek. Azkenean, 1646ko urrian, bat-bateko okerrerako aldaketa baten ondoren, hil egin zen, ziurrenik baztangak jota.Baltasar Karlos El Escorialeko monasterioko Infanten Panteoiaren 9. kaperan lurperatu zuten. Tronuaren oinordekoa 1661ean argitu zen hurrena, Karlos bere anaiaordea izan zen, jaio zenean Feliperen bigarren ezkontzatik (Mariana Austriakoa bere iloba zuzenarekin, zeina, hain zuzen, Baltasar Karlosentzako emazte izateko hitzartua zeukaten dinastian endogamiko hartan).

Printze gaztea hainbat aldiz erretratatu zuen Diego Velázquez margolari espainiar garrantzitsuak. Velazquezek sortu zituen erretratu enpatiko eta sentiberak, geroago jaiotako bere ahizpa Margaritarenekin batera (Meninak) Barrokoko haur erretratu ederrenen artean .

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Moreno Meyerhoff, Pedro. (2008). «Ascendencia y descendencia de D. Juan de Isasi Idiáquez, I Conde de Pie de Concha» Hidalguía: la revista de genealogía, nobleza y armas (328-329): 469–518. ISSN 0018-1285. (Noiz kontsultatua: 2023-06-02).
  2. (Gaztelaniaz) «EL PRÍNCIPE BALTASAR CARLOS JURA COMO HEREDERO EN LA SEO» Alma Mater Museum - Zaragoza 2019-08-20 (Noiz kontsultatua: 2023-06-02).
  3. «Baltasar Carlos de Austria, Príncipe de Asturias (1629-1646). » MCNBiografias.com» www.mcnbiografias.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]