Edukira joan

Bairro Alto

Koordenatuak: 38°42′49″N 9°08′43″W / 38.713746°N 9.145193°W / 38.713746; -9.145193
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bairro Alto
bairro (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaLisboa
HiriaLisboa
FreguesiaMisericórdia
Geografia
Koordenatuak38°42′49″N 9°08′43″W / 38.713746°N 9.145193°W / 38.713746; -9.145193
Map
Demografia

Bairro Alto Lisboako auzo historikoa da, hiriko alde zaharrean eta gainaldean kokatutakoa. Halaber, oso leku erakargarria da turismoaren aldetik bere miradoirotatik hiriaren ikuspegi itzelak daudelako.

XVI. mendeko amaieran eraiki izan zuten. Bi fasetan eraiki zen; lehenengoa 1487an hasi zen, Guedelha Palaçano hil eta haren alargunak hiriko harresietatik kanpora zeuden lurrak saldu zituenean. Vila Nova dos Andrades izena hartu zuen hasiera hartan. 1514an Santa Catarina atearen inguruan altxatu ziren lehen etxean eta Rua das Flores, Rua do Cabo, Rua do Castelo eta ondoren Rua Primeira, Rua Segunda eta Rua Terceira kaleak osatu ziren. 1527rako 408 etxe eta 1.600 biztanle zituen.

1531eko lurrikararen ondoren etxe gehiago egiteko beharra ikusi zen eta 1551erako 2.464 etxe eta 20.132 biztanletara iritsi zen auzoa.

Bigarren fasea 1553an abiatu zen jesuitak São Roque parrokian ezarri zirenean. Parrokia honetatik hasi eta Avintesko kondeen jauregiraino eraiki zen.

1755eko Lisboako lurrikarak ez zuen askorik kaltetu Bairro Alto baina Pombalgo markesak eraikin eta kaleak berrizteko aprobetxatu zuen egoera.

Batasun administratiborik ez duen arren izaera sozial eta historiko nabaria dauka. Baixa Pombalinatik igogailuen bidez igo daiteke bertara, denetan ezagunena Santa Justa igogailua da. Maldan behera Tajo ibairantz eginez gero Chiado auzora iristen da. Auzo bien arteko muga Praça Luís de Camões da.

Bairro Alto eta fadoa elkar lotuta daude, musika mota hau hemen tartean garatu izan delako.

80. hamarkadatik aurrera Lisboako gaugiro nagusia Bairro Alton dago izan ere fado-etxeez gain, jatetxe eta taberna ugari baitaude.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Santa Catarina eliza.
  • Praça Luís de Camões.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]