Edukira joan

Boshin Gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boshin Gerra
Satsumako samuraien argazkia
Data1868ko urtarrilaren 27a –1869ko ekainaren 27a
Lekua Japonia
EmaitzaInperialen garaipena
Gudulariak
Gorte Inperiala
Satsuma agindupeko lurra
Chōshū agindupeko lurra

Shogunerria
Aizu agindupeko lurra
Takamatsu agindupeko lurra

Iparraldeko aliantza
Buruzagiak
Meiji
Komatsu Akihito printzea
Saigō Takamori
Kuroda Kiyotaka
Ōmura Masujiro
Yamagata Aritomo
Kirino Toshiaki
Tokugawa Yoshinobu
Katsu Kaishū
Enomoto Takeaki
Matsudaira Katamori
Shinoda Gisaburō
Matsudaira Sadaaki
Tanaka Tosa
Kondō Isami
Hijikata Toshizō

Boshin Gerra (japonieraz: 戊辰戦争 Boshin Sensō?, "Yang Lurreko Dragoiaren Gerra") , batzuetan Japoniar Iraultza deitua, Japoniako gerra zibila izan zen, 1868 eta 1869 artean Tokugawa shogunerriaren eta Kiotoko Gorte Inperialaren aldekoek egina. Bakumatsu edo irekiera-politikaren aurkako zenbait noble eta samurai gaztek matxinatu eta Tokugawa Yoshinobuk shogun kargua utzi zuen, eta botere guztia Meiji enperadoreari eman zion. Aurreko shogunaren botere, betebehar eta arduretako asko, lehen Meiji aroko "Hiru noble handiak" bezala ezagutuak ziren gizonek hartu zituztela esan liteke. Hauek ziren: Okubo Toshimichi, Saigō Takamori eta Kido Takayoshi.

Toba-Fushimiko guduan garaitua izan ondoren (1868ko urtarrilaren 27tik 31ra arte), Yoshinobuk amore eman zuen eta Edo gaztelua (eta beraz, Edo hiria), armada inperialari eman zion; berehala, etxeko atxiloketan jarri zuten eta bere titulu, lur eta botere guztiak kendu zizkioten. Bere adoptaturiko oinordekoa, Tokugawa Iesato, garai horretan Tayasu Kamenosuke bezala ezagutua, gaztea zen. Beranduago, askatua izan zen, nazioko kontuei dagokionez anbiziorik edo interesik agertu ez zuenean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Huffman, James L.. (1997). Modern Japan: An Encyclopedia of History, Culture, and Nationalism. in: Garland Reference Library of the Humanities. Routledge, 22 or. ISBN 978-0815325253..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Japonia
Artikulu hau Japoniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.