Edukira joan

BASE jauzi

Wikipedia, Entziklopedia askea
BASE jauzia Istanbulen
Zubi batetik salto egiten.

BASE jauzia[1] paraxutismoaren aldaera da, hegazkin txiki baten ordez leku finko batetik jauztean datzana. Munduko kirolik arriskutsuena izatearen ospea du; esaterako, 2021ean 22 pertsona hil ziren mundu osoan kirol hau praktikatzen. Izan ere, urtero heriotza gehien eragiten dituen kirola da. Normalena BASE saltoa egiten hasi aurretik parakaidismoa egitea da. Teknikak ondo menperatzea premiazkoa da, eta, horretarako, 150-250 salto egin behar dira, nahiz eta batzuk parapentetik edo speedride (eskia eta parapentea uztartzen dituen modalitatea) egitetik iristen diren BAS saltora.[2][3]

Hitzaren jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BASE ingelesezko akronimo bat da, muturreko kirol hau egiteko lau leku aproposak biltzen dituena:

  • Building - Eraikin.
  • Antenna - Antena.
  • Span ​​- Zubi.
  • Earth - Lurra.

Hitza Carl Boenish estatubatuar jauzilari eta zuzendariak asmatu zuen, 1978an El Capitan egituran egiten zituzten lehenengo jauziak grabatzerakoan.[4]

Legediari dagokionez gauzak ez daude batere argi. Estatu frantsesean zein espainolean «legalak, alegalak eta ilegalak» diren saltoak daude, horregatik, aldez aurretik ondo informatzea garrantzitsua da. «Euskal Herrian parapente zein eskaladako araudietara lotuta gaude. Txoriak agertzen diren lekuan ez dugu saltorik egiten», azpimarratu du Asier Usategi kirolariak.[2] Segurtasuna bermatzeko kirolari hauek jausgailu bat daramate.

Gaur egun, diziplina horretan espezializatutako material bat dago, hegazkineko paraxutismoarena baino erregularki handiagoa den jausgailu bakarra erabiltzen da, eta duela gutxi aire-jantzia edo wingsuita erabiltzen hasi dira. Diziplina honetan ez da larrialdiko jausgailurik egongo, ez baitago zabaltzeko denbora nahikorik, lurretik oso urrun ez dagoelako.

Wingsuit berria hegoak dituen jantzi berezi bat da, 2,5eko erlazioan planeatzea ahalbidetzen duena, hau da, jauzigailua erortzen den metro bakoitzeko 2,5 metro horizontalean egiten du aurrera.

BASE jauzia Majlis al Jinnen, Omanen, 2013an.

XVIII. mende amaierakoak dira lehenengo BASE. jauzien adibide isolatuak. 1783an Louis-Sébastien Lenormandek Montpellierreko behatokiko dorreko jausgailuan lehen jauzia egin zuen; ondoren Garneringo globo baten jauzia izan zen. 1912an Frederick Lawk Askatasunaren Estatutik salto egin zuen. 1913an, Štefan Banič eraikin batetik salto egin zuen bere jausgailu berria Estatu Batuetako Patenteen Bulegoari eta militarrei erakusteko. 1913an, San Petersburgoko Kontserbatorioko Vladimir Ossovski izeneko ikasle errusiar batek, Ruaneko (Frantzia) Sena ibaiaren gaineko 53 metroko altuerako zubitik salto egin zuen, urtebete lehenago Gleb Kotelnikovek (1872-1944) asmatutako RK-1 jausgailua erabiliz. Ossovskik ere Eiffel dorretik salto egiteko asmoa zuen, baina Parisko alkateak ez zion utzi. 1966an Michael Pelkey eta Brian Schubertek Yosemite haraneko El Capitan hormatik salto egin zuten. 1975eko azaroaren 9an, Torontoko CN dorretik (Kanadako Dorre Nazionala) jausgailuan jauzi egin zuen lehen pertsona Bill Eustace eraikuntza taldeko kidea zen. Kaleratu egin zuten. 1975ean, Owen J. Quinn, langabezian, World Trade Centerreko hegoaldeko dorretik jausgailuan abiatu zen langabeen egoera larriaz ohartarazteko. 1976an Rick Sylvesterrek Asgard menditik jauzi egin zuen, Kanadan, James Bonden The Spy Who Loved Me filmaren irekiera eszenarako, munduari BASE jauziaren lehen ikuspegia erakutsiz. 2008an BASE jauziko lehen txapelketa ospatu zen Espainian Benidormeko Gran Hotel Balitik, mundu osoko 30 jauzilari baino gehiago bertaratuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]