Azido seleniko
Azido seleniko | |
---|---|
Formula kimikoa | H2O4Se |
SMILES kanonikoa | [Se(=O)(=O)O&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua] |
MolView | [Se(=O)(=O)O 3D eredua] |
Konposizioa | hidrogeno, oxigeno eta selenio |
Mota | anioi |
Masa molekularra | 145,91183 Da |
Erabilera | |
Rola | Antioxidatzaile, trace metal (en) eta primary metabolite (en) |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | QYHFIVBSNOWOCQ-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 7783-08-6 |
ChemSpider | 1058 |
PubChem | 1089 eta 21713352 |
Gmelin | 18170 |
ChEMBL | CHEMBL2097002 |
RTECS zenbakia | VS6575000 |
ZVG | 500098 |
DSSTox zenbakia | VS6575000 |
EC zenbakia | 231-979-4 |
ECHA | 100.029.072 |
MeSH | D064586 |
Human Metabolome Database | HMDB0062761 |
UNII | HV0Y51NC4J |
KEGG | C05697 |
Azido selenikoa (H2SeO4) oxoazido motako konposatu inorganikoa da. Bere egitura hobeto irudikatzen duen adierazpena hurrena da: (HO)2SeO2. Kolorerik gabeko konposatua da. Azidoak berak erabilera gutxi ditu, baina bere eratorri den sodio selenatoa beiraren eta animalen pentsuaren ekoizpenean erabiltzen da.[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Balentzia Geruzako Elektroi Pareen Aldarapenaren Teoriaren (BGEPAT) arabera, azido selenikozko molekulen atomo zentrala selenioa da eta geometria tetraedrikoa hartzen du molekulak, Se-O loturak 161 pm-ko luzera duelarik.[1] Bestalde, azido sendoa da eta oso disolbagarria uretan. Gainera, azido selenikoa azido sulfurikoa baino oxidatzaile indartsuagoa da.[2]
Berrehun gradu zentigradutik gorako tenperaturan deskonposatu egiten da, oxigeno molekularra eta azido seleniosoa emanez:[2]
Azido selenikoak bariozko gatzekin erreakzionatzen du, bario selenato hauspeakina emateko. Orokorrean selenato gatzak sulfato gatzen antzekoak dira, baina azken hauek baino disolbagarriagoak dira.[3]
Tenperatura eta kontzentrazio altuetan azido selenikoak urrearekin erreakzionatzen du, hala, kolore hori-gorrixkako urre (III) selenatoa ematen du:[4]
Prestaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Selenioaren konposatuak oxidazio-egoera baxuetan oxidatuz prestatzen da azido selenikoa. Metodo ezagun bat selenio dioxidoa hidrogeno peroxidoarekin oxidatzea da:
Azido sulfurikoa sufre trioxidoa hidratatuz ekoitzi ohi da, alabaina, selenio trioxidoaren hidratazioarekin azido selenikoa lortzen saiatzea ez da bide praktikoa.[3] Azido selenikoa lortzeko azido selenosoa halogenoekin (adibidez, kloroa edo bromoa) edo potasio permanganatoarekin oxidatzea bide eraginkorra izan daiteke ostera.[2] Baina oxidazioa halogenoekin egiteak albo-produktuak ematen ditu, hala nola, azido klorhidrikoa eta azido bromhidrikoa, hurrenez hurren. Albo-produktu horiek disoluziotik kanporatu beharko dira, bestela azido selenikoa azido selenoso bihur dezaketelako berriz ere.[5]
Azido selenikoa prestatzeko beste modu bat selenio elementua ur esekian oxidatzea da, kloroa baliatuz:[2]
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azido selenikoa oxidatzaile berezi edo espezializatu bezala erabiltzen da.
Osasunean duen eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azido selenikoa azido sulfurikoaren familiakoa denez, osasunean kalte larriak eragin ditzake. Azido oso korrosiboa eta toxikotasun handikoa da. Gainera, narritagarria ere bada eta osasun-kalte itzulgaitzak sor ditzake. Ingurumenean askatuz gero, kutsatzaile arriskutsua da.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Langner, Bernd E.. (2000-06-15). Wiley-VCH Verlag GmbH & Co. KGaA ed. «Selenium and Selenium Compounds» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (Wiley-VCH Verlag GmbH & Co. KGaA): a23_525. doi: . ISBN 978-3-527-30673-2. (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ a b c d De, Anil K. (Anil Kumar), 1927-. A textbook of inorganic chemistry. (Ninth edition, thoroughly recast and enlarged. argitaraldia) ISBN 978-81-224-1384-7. PMC 984693987. (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ a b Yost, Don M.. (2007). Systematic inorganic chemistry. [Merz Press] ISBN 1-4067-7302-6. PMC 315968524. (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ Lenher, Victor. (1902-04-01). Action of Selenic Acid on Gold. 1. doi: . (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Ingelesez) Lenher, Victor; Kao, C. H.. (1925-06). «THE PREPARATION OF SELENIC ACID AND OF CERTAIN SELENATES» Journal of the American Chemical Society 47 (6): 1521–1522. doi: . ISSN 0002-7863. (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Selenic acid» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).