Aurrekontu publiko
Aurrekontu publikoa Administrazioak aurrekontu-ekitaldi jakin batean izan ditzakeen gastuen eta sarreren aurreikuspen kuantitatiboa da, bateratua eta sistematikoa.[1] Aurrekontuak onartzea herrialde bateko kongresu edo parlamentuaren eskuduntzetako bat da, dagokion aurrekontu-legearen bidez. Lege-araua da, hainbat ordenamendu juridikotan jasoa eta organo honek urtearen amaieran emana (oro har, abenduaren azken egunetan), eta hurrengo urterako aurrekontuei dagokien guztia arautzen du. Lege horrek barne hartzen ditu administrazioak gauzatu ditzakeen gastuen zerrenda eta administrazioak datorren urtean izan behar dituen diru-sarrerak. Gainera, izaera mistoko legea da, bere funtzioa legegilea baita, baina baita kontrolekoa ere. Aurrekontuen legeak, ezaugarri bereziak dituenez, izapidetze berezia izan dezake, edo beste lege batzuez bestelakoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Aurrekontuen Araubidea Hiztegia] [2018]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |