Audacity
Audacity audio digitala lantzeko programa da. Software librea eta kalitate handiko soinuekin lan egiteko. Honen eginkizuna audioa editatzea eta grabatzea da.
Jatorrizko soinuak (mikrofonoa, cassete, bideo baten soinua....) digitalizatu egiten ditu fitxategi digitala sortuz. Behin ordenagailuan dagoenean, zenbait aukera dauzkagu:
- Garbitu,
- Laburtu,
- Nahastu,
- Esportatu: besteak beste OGG, WAV, FLAC, MP3 formatuetara,
- Irrati programak sortu...
Irratietan askotan erabiltzen den programa da; oso aukera errazak ematen ditu eta. Audacity programaren azken bertsioa 3.1.3 zen artikulu hau eguneratu zen azken aldian.
2021eko apirilean, MUSE taldeak (MuseScore eta Ultimate Guitar-en jabeak) Audacity trademark eskuratuko zuela iragarri zen, eta aplikazioa garatzen jarraituko zuela, oraingoz aske eta irekia jarraitzen duena.
Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Audacity euskaraz[1] erabiltzeko bi aukera daude: orain arte lehenetsita etorri dena, euskaraz baina bitxikeriaz josita[oh 1] lehenengoa, ofiziala, eta Librezale taldeak mantentzen duena, azken hau euskara estandarrean[2] eta garatzaileen erabakiz Euskara (Espainiako) (sic) izenarekin datorrena.
- Librezaleren itzulpena ('ez-ofiziala' baina itzulpen 'ofiziala' baino askoz ulergarriagoa) erabiltzeko, ikus:
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Esaterako, goiko menuan bertan, (Ingelesez) File > *Agiria bezala ematen da, (Ingelesez) Tracks > *Bideak, (Ingelesez) Effect > *Eragina...
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Audacity euskaraz. .
- ↑ «Luberri: Audacity 2.2.0 bertsio berrian euskara zuzena jar daiteke» Luberri 2017-11-10 (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Audacity webgune ofiziala.
- (Ingelesez) Audacity Wiki.
- (Ingelesez) Audacityrekin audioa editatzen.
- Alexander Gabilondo: "Audacity 2.2.0 bertsio berrian euskara zuzena jar daiteke".