Edukira joan

Asterix Hispanian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asterix Hispanian
Jatorria
Egilea(k)René Goscinny eta Albert Uderzo
Argitaratze-data1969
IzenburuaAstérix en Hispanie
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ezaugarriak
Hizkuntzafrantsesa
TelesailaAsterix
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaGalia eta Hispania
Fikzio-unibertsoaAsterix universe (en) Itzuli
kronologia
Asterix eta pertza Asterix Hispanian Liskarra

Asterix Hispanian (frantsesez: Astérix en Hispanie), Asterixen komiki saileko 14. abentura da, Frantzian, 1969an argitaratu zena. Salvat argitaletxeak 2018an argitaratu zuen Maddalen Arzallusen itzulpena.[1]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Julio Zesarren tropek, Hispaniaren lurralde ia osoa hartu eta konkistatu dute, Munda eta Hispalis artean dagoen herrixka iberiar bat izan ezik, bere sustraiak alde batera uzteari uko egiten diona. Horretarako, erromatarrek, Pepe bahitzen dute (benetan Perikles deitzen dena), herrixkako buruzagia den Batxurizopito eta Arrilarioren semea, konkistatzen uzten badira, itzuliko diotenaren baldintza jarriz. Erromatarrak Erromara doazen bitartean, Asterix eta Obelixekin topo egiten dute, nortzuk Pepe kendu eta Hispaniara itzultzea erabakitzen duten. Bidean zehar, galiarrak, piratekin topo egiten dute Itsaso Zeltikoan, Europa iparraldetik datozen turistekin, druida prozesioekin eta zezenketa jaiekin hispaniar lurraldean, baita suaren inguruan dantzatu eta kantatzen duten ijitoekin ere, erromatarretako bat, Klaudius Nonpossumus, mozorrotuta, galiarrei edabe magikoa lapurtzen saiatzen den bitartean, honela, umea erromatarrei itzultzeko. Binetetako batean, Zaragoza aldean, Kixote eta Santxo Pantzaren bertsio zeltiberiar bat ere agertzen da.

Komikiaren iruzkina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu hau, frankismo garaiaren amaierako irrimarrazko irudi bat da, non turista ugaritasuna (liburuan, barra-barra agertzen dira galiarrak, godoak eta bretoiak, euren ondorengo izango diren frantziar, alemaniar eta britainiarrek bezala eginez), ohiturarik espainiarrenak eta herrialdea modernizatzeko etengabeko borroka (horrek, etengabe, errepideetan lanak egin behar izatea ekarri arren) nahasten ditu. Hasiera batean, herrialdea 1969an gobernatzen zuen diktadura frankistari buruzko erreferentziarik ez dagoela dirudien arren, egia esan, gauzaren batzuk, oso modu sotilean, berau gogorarazten dute. Honela, erromatar legionarioak, Hispanian, beste komiki batzuetan ez bezala janzten dira, Falangea gogorarazten duten jantzi urdinarekin eta zapi gorriarekin, eta Hispania, "jeneral" (Asterixen abentura guztien artean, halako titulua duen erromatar bakarra) zahar eta despota batek gobernatzen du, bere izena aipatzen ez delarik.

Galiarren herrixkako biztanleen arteko borroka ospetsua ikusten den Asterixen lehen komikia da.

Pertsonaia ospetsuen irrimarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gérard Calvi, konposatzaile frantziarra, erromatar bandaren zuzendari bezala marraztua dago Hispalisko zirkuan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Arzallus, Maddalen. (2015). «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Asterix eta pertza
Asterixen abentura
1969an argitaratua
Ondorengoa
Liskarra