Almatyko metroa
Itxura
Almatyko metroa (errusieraz: Алматинский метрополитен), Kazakhstanko Almaty hiriko garraiobide publikoa da. 2011ko abenduaren 1ean zabaldu zen. Lehen linearen lehen tarteak 11,3 kilometro ditu.
Egitasmoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriko arduradunek pentsatutako metro-sareak 45 kilometro izango ditu. Hasieran hogei tren ibiliko dira lehen lineako lehen tartean. Gerora, linea guztiz amaitzean 52 tren erabiliko dira, batez beste 40 kilometro orduko abiaduran ibiliko direnak.
Lehen linea amaitzean, bigarren eta hirugarren bat eraikitzen hastea espero da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |