Alfred Manessier
Alfred Manessier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Saint-Ouen, 1911ko abenduaren 5a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Orléans, 1993ko abuztuaren 1a (81 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: trafiko-istripua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala Amiens Higher School of Art and Design (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, litografoa, marrazkilaria, artista grafikoa eta glass artist (en) |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Herbehereak |
Jasotako sariak | ikusi
|
alfredmanessier.free.fr… | |
Alfred Manessier (Saint-Ouen, Somme, 1911ko abenduaren 5a - Orléans, 1993ko abuztuaren 1a) frantses margolaria izan zen.
Parisko Arte Ederretako Eskolan egin zituen ikasketak. 1938an, hegoaldeko argia ezagutu zuen eta bere margolaritzak aldaketa izugarria izan zuen, arrasto bizkorrago eta kolore sutsuagoekin. 1941ean, Manessierrek, beste hogei margolarirekin batera, frantses tradizioko margolarien erakusketan parte hartu zuen. 1944. urtetik aurrera, haren pintura geometrikoagoa egin zen. Erlijiosoa zen oso (katolizismora egin zuen, 1943an, Trappe abadian egon ondoren), eta gerra ondoko arte sakratuaren ordezkari nagusitzat hartzen da. Haren lanak gogoeta erlijiosoen itzulpen dira: La Couronne d'épines (1950). Margolaritzan egin zituen ikerketez gainera, Manessierrek tapizak (Cantiques spirituels de saint Jean de la Croix, 1969-1971) eta beirategiak (Friburgoko San Nikolas katedrala, Suitza, 1980-1981) egin zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred Manessier |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.