Edukira joan

Akrezio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sistema binario baten errekreazio artistikoa: akrezio diska zulo beltz baten inguruan.

Akrezioa, gorputz txikiagoen agregazio bidez, gorputz baten hazkuntza izendatzen duen hitza da. Geologian, oso hitz erabilia da.

Astronomia eta astrofisika arloetan erabiltzen da gehien bat, akrezio diskoak, izarringuruko diskoak eta planetesimalek hasitako planeta baten akrezioa azaltzeko. Planeta akrezioaren teoria Otto Schmidt geofisikari errusiarrak proposatu zuen. Teoriak dio planetak planetesimalen akrezio bidez eratu zirela eta, aldi berean, planetesimalak kondentsazio bidez eratutako partikulen akrezio bidez eratu zirela (zehazkiago, alderantzizko sublimazio bidez):[1] [2]

Otto Schmidt errusiarraren teoria horren arabera:

  • Eguzki-lainoa, izar laino guztiak bezala, gasek eta hauts kosmikoak osatuta egongo zen. Hasieran, astiro-astiro biratzen zen.
  • Eguzki-lainoa uzkurtzen zenean, grabitatearen eraginez, azkarrago biratzen zen eta partikulen arteko talkek berotzen zuten.
  • Eguzki-lainoak disko lautuaren forma hartu zuen, materia gehiena erdian kondentsatuta zuela (denborarekin erdigunea Eguzki bihurtu zen). Diskoko gainerako materialek biraka segitu zuten, eta, apurka-apurka, gorputz handiagotan, hots, planetesimaletan, bilduz joan ziren; planete-simalok elkarren kontra talka egin eta gero eta gorputz handiagoak eratzen zituzten.
  • Duela 4600 milioa urte sortu ziren lehenengo planetak, Eguzkiaren inguruko euren orbitekin. Planetak eratzeko mekanismo horri akrezio deritzo. Hasierako Lurraren kontra jo zuten planetesimalen arteko talka ugariek izugarri berotu zuten, eta bat eragin zieten, materialak geruzatan bereiziz.

Plaken tektonikan ere erabiltzen da terranoen gehiketa bidezko masa kontinetalen hazkuntzari erreferentzia egiteko (akrezio kontinentala).

Zuzenbide Zibilean, onibar baten dimentsioen hazkuntza da, korronte batek, beste onibar batetako lurra daroalako. Lur hau ezagutzerik ez badago (alubioi) akrezioa jasan duen onibarraren zati bihurtuko da, baina ezagutzerik badago (abulsioi), jatorrizko jabeak bi urteko epe suspentsiboa du falta zaion lur zatia erreklamatzeko, eta beste bi hilabete, bertan egon zitezkeen zuhaitzak erreklamatzeko.

Zuzenbide Zibilean baita ere, zehazki Ondorengotza Eskubidean, akrezioa da pertsona batek heredentzia jaso behar duenean, dagokion zatia hartzeko ahalik edo nahirik ez badu, gainontzeko oinordekoetan igotzen den heredentzia zatia. Adibidez, ondorengotza gertatzen den unean, oinordekoetako bat hilda balego eta honek oinordekorik ez balu, honi legokiokeen zatia, beste oinordekoen zatietan akrezioa jasango luke, hau da, hauek elkarren artean banatuko lukete eta oinordetutako euren zatiak, proportzionalki dagozkien zatian igoko lirateke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. http://www.eso.org/sci/facilities/paranal/telescopes/vlti/science.html
  2. Donahue, Megan, Nicholas Schneider, and Mark Voit. "Formation of the Solar System." The Essential Cosmic Perspective. By Jeffrey Bennett. Seventh ed. San Francisco: Pearson Education, 2014. 136-69. Print.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]