Edukira joan

Aeso

Koordenatuak: 42°06′58″N 1°02′29″E / 42.11607°N 1.04151°E / 42.11607; 1.04151
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aeso
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
ProbintziaLleidako probintzia
EskualdeaPallars Jussà
Kataluniako udalerriaIsona i Conca Dellà
Koordenatuak42°06′58″N 1°02′29″E / 42.11607°N 1.04151°E / 42.11607; 1.04151
Map
Altitudea640 m, itsas mailaren gainetik

Aeso erromatar hiri txikia izan zen, municipium izendapena jaso zuena. Gaur egun, Isona hiribildua dagoen tokian (Pallars Jussàko Isona i Conca Dellà udalerrian) zegoen eta Eso ibero-baskoi herrixka (iberieraz eśo) ordezkatu zuen. Ptolomeo eta Plinio Zaharraren lanetan agertu zen.[1]

Erromatarren etorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrak gure lurretara iritsi zirenean, Esoko iakatarrek Lleida eta Balaguer lautadako ilergeteak babestu behar izan zituzten. Hauek k.a. 218an Empúriesen hasi zen okupazioari gogor aurre egin zuten. Errepublika garaian erresistentzia garaitu ondoren, erromatarrak Eson finkatu eta ibero-baskoi herrixka Aeso bihurtu zuten. Ez dago jakiterik iakatarrak beren herrixka okupatuz uxatu ote zituzten, hori baita seguruena, edo haien ondoan jarri ote ziren, hori bai, iberiar harresien zati bat aprobetxatuz.

Erromatar Aeso

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iberiar harresiaren hondakinak.

Ordutik aurrera, Aeso Pallars Jussàko erromatar dominazioaren defentsa- eta antolaketa-sistemaren gune garrantzitsua izatera pasa zen. Hiri txikia zen, baina garrantzi estrategiko handikoa, bere izaera militar indartsuagatik.[1] Lehen erromatar kanpamenduan establimendua ezarri zutenetik, batez ere, Zesar Augustoren erregealdian finkatu eta Flaviar dinastiaren erregealdian jarraitu zuen. Garai inperiala izan zen, hain zuzen ere, urrezko aroa: Aeso civitas stipendiaria soil bat izatetik, municipium izatera igaro zen.[1] Gaur egunera ailegaturiko hilarriek udalerri garrantzitsu bateko kargu politiko eta funtzionario-kargu guztiekin duen antolaketaren xehetasunak eman dizkigute.

K.o. 200tik aurrera, Aeso pixkanaka gainbeheran sartu zen, 260. urtetik aurrera gero eta nabarmenagoa izan zena. VI. mendera arte iraun zuen gainbehera horrek, garai hartan hiribilduari buruzko hainbeste informazio eman diguten lagin epigrafikoak desagertu baitziren. Hala ere, azken 300 urteak oso gorabeheratsuak izan ziren: behin baino gehiagotan erre zuten, eskualdea inbaditu zuten musulmanek suntsitu zuten, eta abar.[2]

Isonako herrigune nagusiaz gain, Aeso inguruan k.o. 350 eta 450 urteen arteko hainbat villa zeudela ere badakigu. Llorískoa ezagunena da, 6.000 m²-tik gorako aztarnategia duenez.

Erromatar herentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontserbatutako material epigrafiko erromatarra kontuan hartuz gero, erromatarren garaiko Aesoaren garrantzia nabaria da. Harri horietako batek Luzio Emilio Paterno aesostar militarraren berri eman digu, Trajano enperadorearen armaden zerbitzura egon zena (98 - 117).

Aldiz, ez dago aztarna arkeologiko askorik, hein handi batean aztarnak herriko etxeen azpian daudenez, Isonan prospekzio gutxi egin direlako. 1940ko hamarkadan, indusketa hauek egiteko aukera on bat galdu zen, Gerra Zibilean bonbek suntsitutako herria berreraikitzeari ekiterakoan, eraitsitako espazio hutsak ez baitziren induskatu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Diccionari d'Història de Catalunya. (62. argitaraldia) Bartzelona, 10 or. ISBN 84-297-3521-6..
  2. (Katalanez) Cortès Ribelles, Manuel. (2005). La Serra del Boumort i muntanyes veïnes: guia excursionista. Cossetània Edicions, 72 or. ISBN 8497911180..
  • SÀNCHEZ I VILANOVA, Llorenç. El Pallars. Visió històrica. Pallars Sobirà. Pallars Jussà. Volum Primer. Barcelona: Promociones y Publicaciones Universitarias, 1996. ISBN 84-477-0566-8.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]