Edukira joan

Adopzionismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francesco Albaniren 'Kristoren bataioa', noiz adopzionismoaren esanetan Jainkoarekin bat egin zuenean

Adopzionismoa[1] edo adopzianismoa[2] kristau doktrina bat da, zeinaren arabera Jesus gizaki bat zen, bere adopzioagatik- bataioan, piztueran edo igokundean- jainkozko kategoriara goratua.

Teodoro Bizantziokoa adopzionista ospetsuenetako bat izan zen. Honek 190. urtean doktrina horren predika Erromara eraman zuena.

Denbora aurrera joan ahala, kristautasunak Erromatar Inperioaren goiko klasetan zabaldu zen heinean, inkarnazioa nagusitu zen doktrina gisa, zeinaren arabera Jesus betidanik Jainko Semea izan baitzen. Adopzionismoa gero eta baztertuagoa izan zen, nahiz eta teologikoki inkarnazioak zailtasun batzuk planteatzen dituen, adopzionismoak eskaintzen ez dituenak (handiena: hainbat pertsona jainkotiar daudela onartzea eta, aldi berean, monoteismoa lantzea). Eztabaida kristologikoak deiturikoetan zehar, Paulo Samosatakoak eta bere ikasle Arriok adopzionismoa berpiztuko zuten (bertsio finago batean). Fotino Sirmiungoa apezpikua ere adopzionista izan zen, Sirmiungo sinodoak 351. urtean kargutik kendu zuena.

Arrianismoa Eliza gazteak bere lehen urteetan aurre egin beharko liokeen heresiarik zabalduena bihurtu zen. Azkenik, Nizeako (325) eta Konstantinoplako (381) Kontzilioen ondoren, adopzionismoa bertan behera utzi zen. Hala ere, doktrina irautea lortu zuen eta VIII. mendearen amaieran Hispanian zehar nahiko hedaturik zegoen.[3]

Nizeako bigarren kontzilio ekumenikoan berriro adopzionismo kondenatu zuten (787an). 794 eta 799 urteetan, Adriano I.a eta Leon III.a aita santuek adopzionismoa heresia gisa gaitzetsi zuten Frankfurt eta Erromako sinodoetan, hurrenez hurren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2010]
  2. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]
  3. Manzano Moreno, Eduardo. (2018). Épocas medievales. in: Historia de España. 2 (2. argitaraldia) Bartzelona-Madril: Crítica/Marcial Pons, 172-174 or. ISBN 978-84-9892-808-2..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]